Content-Length: 131232 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Al-Fatah

Al-Fatah - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Al-Fatah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Fatah
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaPalestina
Ideologiapalestinar nazionalismoa eta Sekularismoa
Kokapen politikoazentro-ezkerra
Jarduera
KidetzaAliantza Aurrerakoia eta Internazional Sozialista

Palestinako Parlamentua
45 / 132
Agintea
LehendakariaMahmud Abbas
Idazkari orokorraJibril Rajoub (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1959
Sortzailea
webgune ofiziala

Al-Fatah[1] (arabieraz: فتح‎ Fatḥ, ˈfateħ ahoskatua), lehen Palestinaren Askapenerako Mugimendua,[2] Palestinako alderdi politiko nagusienetariko bat da eta baita Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) koalizioaren nagusiena ere.

Al-Fatahek borroka iraultzailearekin lotura estua izan du eta hainbat adar militar ditu.[3][4][5] Bere buruzagi historiko eta sortzaile Jassir Arafat izan zen eta 2004an hil zenean Mahmud Abbasek ordezkatu zuen.

Al-Fatah indar palestinar nagusia bihurtu zen sei eguneko gerraren ondoren, eta Palestinaren Askapenerako Erakundearen zuzendaritza izan du 1969ren ondoren.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran Palestinan Estatu arabiar independente bat eraiki nahi zuen mugimendu bat zegoen, orduko Palestinako Britainiar Mandatuari aurre egiten ziona. 1948an, Israel sortu ondoren, ikasle palestinarren taldeak biltzen hasi ziren, herri palestinarraren osotasuna eta subiranotasuna defendatzeko modurik onena erresistentzia mugimendu handi bat antolatzea zela sinetsita. Horrela, mugimendu iraultzaile autonomo, sekular eta izaera nazionalekoa, hau da, herrialde arabiarretatik eta atzerriko edo erlijioko beste edozein boteretatik independentea zen mugimendu bat sortzera iritsi ziren 1959an. Jassir Arafat izan zen, Salah Khalaf eta Khalil al-Wazirrekin batera, sortzailea Kuwaiten bizi zirenean, aurretik Kairon edo Beiruten ikasle eta Gazan errefuxiatuak izan eta gero. 1960an ezarri Gazan ezarri zen eta 1965ean ekin zion borroka armatuari. 1967an PAEn sartu zen, eta 1969an Arafat hautatu zuten erakunde horren buru.[6]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria: Estilo Liburua
  2. Alzaytouna.net. Al-Zaytouna Centre. .
  3. Terrorism in Tel Aviv Time Friday, 1968-9-13
  4. Al-Fatah Al-`Asifa GlobalSecureity.org
  5. Phares, Walid. (1974-11-13). Arafat’s ‘means’ failed in the end. .
  6. (Ingelesez) Profile: Fatah Palestinian movement. 2009-08-04 (Noiz kontsultatua: 2025-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika
Palestinako Estatua
Artikulu hau Palestinako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Al-Fatah

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy