Content-Length: 88059 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Anaerobio

Anaerobio - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Anaerobio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anaerobio izena oxigenorik gabe bizi eta gara daitezkeen izaki guztiei aplikatzen zaie, eta baita oxigeno barik garatzen diren prozesu biokimiko guztiei ere.

Bizidun anaerobio gehien-gehienak bakterio eta legamien artean besterik ez dira aurkitzen.

Anaerobioak izan ziren Lurrean agertu ziren lehenengo bizidunak, orain dela 3.000 milioi urte inguru. Lur planetako hasierako atmosferak ez zuen oxigenorik, eta giro hartan anaerobioak soilik bizi zitezkeen.

Bi anaerobio mota daude: anaerobio hertsiak eta anaerobio fakultatiboak. Lehenengoek intolerantzia osoa diote oxigenoari, oxigenoaren aurrean hiltzen baitira. Bigarrenak, berriz, gai dira oxigenoarekin ala oxigenorik gabe bizitzeko.

Bizidun anaerobioek bi metabolismo mota izan dezakete:

  • hartzidura: oxigenorik gabeko prozesu honetan glukosaren oxidazioan agertzen den azken produktua molekula organikoa da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Anaerobio

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy