Baia Mare
Baia Mare Baia Mare Nagybánya Frauenbach | |||
---|---|---|---|
municipality of Romania (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errumania | ||
County | Maramureş konderria | ||
Alkatea | Ioan-Doru Dăncuș (en) | ||
Izen ofiziala | Baia Mare | ||
Jatorrizko izena | Baia Mare Nagybánya Frauenbach | ||
Posta kodea | 430011–430435 | ||
Herriburua | Baia Mare (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°39′24″N 23°34′19″E / 47.6567°N 23.5719°E | ||
Azalera | 236 km² | ||
Altuera | 228 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 108.759 (2021eko abenduaren 1a) −14.979 (2011) | ||
Dentsitatea | 461 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1329 | ||
Telefono aurrizkia | 262 | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Europako Udako Ordutegia | ||
Hiri senidetuak | Hódmezővásárhely (en) , Hollywood, Kitwe (en) , Nyíregyháza, Serino, Szolnok, Wels (en) , Zalău (en) , Ivano-Frankivsk, Bielsko-Biala eta Combs-la-Ville | ||
Matrikula | MM | ||
baiamare.ro |
Baia Mare (errumanieraz «Meategi handia» esan nahi du; hungarieraz: Nagybánya, alemanez: Frauenbach; latinez: Rivulus Dominarum) Errumaniako iparraldeko hiri bat da, Maramureş probintziako hiriburua.
Hiria haran batean dago, mendiz inguratua, hala nola Gutâi (1.443 m) eta Igniş (1.307 m). Bukarestetik 600 km ingurura dago, Hungariako mugatik 70 km-ra eta Ukrainako mugatik 50 km-ra. Hiriak lau herri ditu bere mende: Blidari (Kőbánya), Firiza (Felsőfernezely), Valea Borcutului (Borpatak) eta Valea Neagră (Feketepatak).
1912an 12.877 biztanle zituen. Geroztik, hiria etengabe hazi zen 1990eko hamarkada arte: 1956an 35.920, 1966an 62.658, 1977an 100.985 eta 1992an, 149.205. Harrezkero, populazioa urrituz egin da: 2004an, 141.254 biztanle, eta 2011n, 114.925. Populazioaren % 84 errumaniar jatorrikoa da, eta % 12 hungariar jatorrikoa.
Hiriaren jarduera ekonomiko nagusia inguruetako meatzaritzan oinarritu da, baina, 1989ko iraultzaz geroztik, meatzaritzak behera egin du nabarmen. Geroztik, beste industria eta zerbitzu-industria batzuk ezarri dira hirian (altzarigintza, saltegi handiak)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria 1328an aipatzen da lehen aldiz, Karlos I.a Hungariakoaren idazki batean, latinez, Rivulus Dominarum izenarekin.
Lehenengo Mundu Gerraren ondoren, Austria-Hungarietako Inperioa desegin egin zen, eta Baia Mare Errumaniaren mende gelditu zen. 1940-1944 bitartean, Hungariak okupatu zuen, baina Errumaniara itzuli zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren.