Ballymena
Ballymena an Baile Meánach An Baile Meánach | |
---|---|
herria | |
Ballymena hiriko udaletxea. Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Antrimeko konderria |
Jatorrizko izena | An Baile Meánach |
Posta kodea | BT42, BT43, BT44B |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°51′43″N 6°16′05″W / 54.862°N 6.268°W |
Demografia | |
Biztanleria | 31.205 (2021) 29.467 (2011) 28.704 (2001) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 028 |
Hiri senidetuak | Castlebar, Gibraltar eta Morehead |
http://www.ballymena.gov.uk/ www.ballymena.gov.uk |
Ballymena (irlanderaz: an Baile Meánach, «Hiriarte», «Hiri erdigunea») Ipar Irlandako iparraldeko hiri bat da, Antrimeko konderrikoa. 2001eko erroldan, 28.717 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giza aztarna zaharrenak ringfort (gotorleku biribilak) batzuk dira. V. mendean hiritik zortzi kilometro hegoaldera eliza bat eraiki zen, eta ondoren Templemoyle monasterioa. 831n, bikingoek ingurua inbaditu eta elizak erre zituzten. XII. mendean, eremua anglonormandarrek konkistatu zuten eta zurezko babes dorreak eraiki.
Elisabet I.a Ingalaterrakoak 1576an inguruko lurrak Sir Thomas Smithi eman zizkion, Ballymena herrixka barne, eta horrek kolono ingelesak eraman zituen. Hurrengo urteetan, hainbat jabe izan zituen, azkenik 1626an Karlos I.ak William Adair eskoziarraren esku utzi arte. Baldintza bakarra ezarri zion, urtean bitan merkatu feria egin zedin, bai eta larunbat batean ere: ohiturak oraindik dirau.
1900ean Ballymena hiri bihurtu zen. 1919an udaletxeak su hartu zuenez, berria eraiki behar izan zen. 1939rako jadanik 13.000 biztanle zituen. Bigarren Mundu Gerra izan zen bitartean, hiriak Gibraltarreko errefuxiatuak hartu zituen. XX. mendeko azken hamarkadetan hainbat atentatu izan ziren han: guztira, 11 lagun hil ziren eta talde paramilitarren presentzia asko handitu zen, bereziki Ulsterren Defentsarako Elkartearen (UDA) hegoaldeko adarra.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko kirol taldea Ballymena United da. Ez du inoiz ligarik irabazi (2019an bigarren egin zuen) baina Ipar Irlandako sei Kopa eskuratu ditu historian zehar.
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Roger Casement (1864-1916), iraultzailea, Ballymenan hazia.
- Liam Neeson (1952-), aktorea.
- James Nesbitt (1965-), aktorea.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erdiguneko kalea.
-
San Patrizio eliza.
-
Erdigunea.
-
Konderriko agintaritzaren egoitza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]