Erloju digital
Erloju digitala ordua zenbakien bidez adierazten duen erlojua da, orratzen bidez egiten duen erloju analogikoa ez bezala. Erloju digitalen funtzionamendua normalean elektronikoa da, nahiz eta badira ordenagailu emuladoreak ordenagailuaren pantailan bai erloju analogikoak eta digitalak bistaratu ditzaketeenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Josef Pallweber Suitzako erlojugileak, Salzburgon (Austrian) jaiotakoa, erloju mekaniko-digitaleko eredua sortu eta fabrikatu zuen 1956an. Erloju digital baten lehenengo patentea Estatu Batuetan D.E Protzmann-ek egin zuen eta beste batzuek, 1956ko urriaren 23an, patente honek iratzargailu digitala deskribatzen du. D.E Protzmann-ek eta bere bazkideek beste erloju digital bat ere patentatu zuten 1970ean, mugitzen ziren gutxieneko pieza batzuk erabiltzen zituena.
1970ean, LED pantaila zuen lehenengo eskumuturreko erloju digitala pilaka ekoiztu zuten, Hamilton Watch Company-k ekoitzitakoa. Erloju hori egin zuten aurreko bi urtekoa gogora ekarriz, konpainia berak Stanley Kubrick-en 2001: A Space Odyssey (1968) filmaren erloju prototipo digitala sortu zuenean.
70. hamarkadan zehar, hasi berri zen arren, erloju digitalen garapen handia egon zen, horrelako gailuen ospea etengabe handitzen joan zen urteetan zehar.