Content-Length: 75767 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Erloju_orratzen_noranzko

Erloju orratzen noranzko - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Erloju orratzen noranzko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errotazioa bi noranzkotan eman daiteke. Erloju orratzen noranzko bereko errotazioa eskuinera bira egiten duena da, hau da: goitik eskuinera, gero behera eta azkenik gora berriro. Aurkako birari, erloju orratzen kontrako noranzkoa deritzo.

Batzuetan ez da "noranzko" hitza sartzen eta erloju-orratzen kontra (EOK) edo erloju-orratzen arabera (EOA) erabiltzen da soilik[1].

Trigonometrian eta matematikan, hitzarmenez, angeluak erloju orratzen kontrako noranzkoan neurtzen dira, eskuina erakusten duen 0°-tik hasita ezkerrera.

Iparrorratzetan, ordea, erloju orratzen noranzkoan egiten da irakurketa, iparretik (0° / 360°) hasita eskuinerako noranzkoan, non ekia 90°, hegoa 180° eta mendebala 270° diren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Irale 2015/04/30

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Erloju_orratzen_noranzko

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy