Content-Length: 79737 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Europako_Batasuneko_Ekonomia_eta_Finantzetako_Ministroen_Kontseilua

Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua
Datuak
Izen laburraECOFIN
Motaconfiguration of the Council of the European Union (en) Itzuli
Jarduera
Honen parteEuropar Batasuneko Kontseilua
Historia
Sorrera1958
webgune ofiziala

Europako Batasuneko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen Kontseilua (ECOFIN) Europar Batasunaren erakunde bat da[1].

Organismo horretan daude Europar Batasuneko Kontseiluko 15 kideetako ekonomiako eta finantzetako ordezkari gorenak. Gehienetan, estatu bakoitzeko ekonomiako ministroa izan ohi da, baina ez da ezinbestekoa, eta izan daiteke Estatuko Idazkari bat. Haren egiteko nagusietako bat Europako Batasuneko estatu kideen politika ekonomikoa eta finantzarioa koordinatzea da.

Europako Batasuneko Kontseiluaren organismo horrek Europako Parlamentuarekin konpartitzen du aurrekontuetako boterea. Urtero erabakitzen da ECOFIN horrek koordinatu behar dituen politika ekonomikoen orientazio nagusien proiektu bat. Unean uneko presidentzia daukan herrialdeak presiditzen du, txandaka. Erabakiak gehiengoaren arauaz hartzen dira: kontrako xedapenik ez bada, aski da gehiengo soila, eta boto bana dute Kontseiluko kide guztiek.

Europar Batasuneko Kontseiluen bileren maiztasuna, ECOFINenak barne, aldakorra da, eta landu beharreko gaiaren urgentziaren arabera izaten da. Batzuk, hala nola ECOFIN, hilean behin biltzen dira; beste batzuk, berriz, hala nola Garraioetakoa edo Ingurumenekoa, urtean bizpalau aldiz biltzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Europako_Batasuneko_Ekonomia_eta_Finantzetako_Ministroen_Kontseilua

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy