Julius Pinkas Pascin
Julius Pinkas Pascin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vidin, 1885eko martxoaren 31 |
Herrialdea | Bulgaria Ameriketako Estatu Batuak Frantzia |
Heriotza | Paris, 1930eko ekainaren 5a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Colarossi (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, ilustratzailea, marrazkilaria eta grabatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Mugimendua | espresionismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Julius Pinkas Pascin (Vidin, 1885eko martxoaren 31 – Paris, 1930eko ekainaren 5a) Estatu Batuetako margolaria izan zen, jatorriz bulgariarra.
Vienan eta Munichen egin zituen ikasketak. Pascinen lanetan nabarmena da Toulousse-Lautrecen eta Cézanneren eragina. Umorezko eta satirazko marrazkiak eta erretratuak egin zituen, eta Bibliako eta elezaharretako gaiak landu zituen. Kolore arre, gris eta urdinxkak erabili zituen batez ere. Parisen egon ondoren Lehen Mundu Gerran Estatu Batuetara joan zen, eta 1920ean Parisa itzuli zen. 1912-1913 bitartean erakusketa garrantzitsuetan parte hartu zuen Berlinen, Kolonian eta New Yorken. Haren lan nagusiak: Salome, Pierre Mac Orlanen erretratua, Hermine Davideen erretratua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.