Bere ama Krystyna Podolska, Poloniako selekzio nazionalaren eskubaloi jokalari ohia da. Bere aita, Waldemar Podolski, poloniar futbolari ohia da, Szombierki Bytom taldearekin 1980koPoloniako txapelduna izandakoa. 1987an, Lukas Podolskik 2 urte zituenean, bere familia Alemaniako Errepublika Federalera joan zen bizitzera. Lukas Podolskik oraindik hiritarsun poloniarra du, baina alemaniar pasaportearekin bidaiatzen du.