Max Bill
Max Bill (Winterthur, 1908ko abenduaren 22a - Berlin, 1994ko abenduaren 9a) suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta diseinatzailea izan zen.
1924tik 1927ra zilargintza ikasi ondoren, Dessauko Bauhaus-en ikasi zuen Wassily Kandinsky, Paul Klee eta Oskar Schlemmer irakasleekin.
Diseinu grafikoan lan egin zuen eta 1932-33 urteetan bere etxea eraiki zuen Zürichen. Diseinatzaile industrialaren lana diseinuaren argitasunagatik eta proportzio zehatzengatik ezaugarritu zen. XX. mende hasierako espiritua irudikatzen saiatu zen eta arte konkretuaren kontzeptuan islatu zuen.
Eskultura ugari egin zituen Europan eta bere lanen erakustaldiak egin zituen galeria eta museoetan. Eraikinak ere proiektatu zituen eta irakasle izan zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ulmer Hocker (Ulmer Aulkitxoa) (1954)
-
Familie von fünf halben Kugeln (Bost bola erdiko familia) (1966) Karlsruhen
-
Säule mit 3-6-eckigen Querschnitten (Gurutzean 3-6 sekzio angeluar dituen zutabea) (1966) Marlen
-
Pavillon-Skulptur (Eskultura-pabiloia) (1983) Zürichen
-
Bildsäulen-Dreiergruppe (Hiruko zutabe margotuaren taldea) (1989) in Stuttgart
-
Einstein Denkmal (Einsteinen monumentua) (1982) in Ulm
-
Endlose Treppe (Amaierarik gabeko eskailerak) (1991) Ludwigshafenen
-
Lau kubo Jerusalemgo Blumfield lorategian
-
Ulm HfG eraikina, Hans G. Conraden argazkia.
-
Junghans erlojua, Max Billen diseinua.
-
Pavillon-Skulptur (1983), Zürich