Paradiset brinner
Paradiset brinner | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Paradiset brinner eta Paradise is Burning |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mika Gustafson (en) |
Gidoigilea(k) | Alexander Öhrstrand (en) Mika Gustafson (en) |
Antzezlea(k) | |
Ida Engvoll Bianca Delbravo (en) Dilvin Asaad (en) Safira Mossberg (en) Mitja Siren (en) Marta Oldenburg (en) Alexander Öhrstrand (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nima Yousefi (en) |
Konpainia ekoizlea | TriArt Film (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Catharina Nyqvist Ehrnrooth (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Paradiset brinner 2023ko Mika Gustafson suediar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laura, Mira eta Steffi ahizpak dira. 16, 12 eta 7 urte dituzte, eta bakarrik bizi dira beren ama etxetik joan zenetik. Bizimodu nahiko kaotikoa daramate, eta, hala ere, eroso daude kaos horretan; moldatzen dira. Laurak, ahizpa nagusienak, amaren edo helduaren rola izango du, etxeko zereginen ardurak bere gain hartuko ditu, Mirak eta Steffik haur izaten jarraitzen duten bitartean. Baina Laura ez dago eroso ahizpa arduratsuaren paperean; azken finean, nerabe bat da, nerabe urduri eta apur bat oldarkorra, eta, ahizpengatik edozer egiteko prest dagoen arren, nerabe izan nahi luke.[1]
Hiru nesken egoera konplikatzen hasiko da gizarte zerbitzuetako langile batek amarekin biltzeko eskatuko dienean. Laura bilera atzeratzen saiatuko da, baina hiru ahizpen bizimoduak susmoak piztu ditu, eta bururatuko zaie ama ordezkatuko duen norbait topatzea dela aukera bakarra. Nahaste horren guztiaren erdian ezagutuko du Laurak Hannah, 30 urte inguruko emakume bat.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ida Engvoll – Hanna
- Bianca Delbravo – Laura
- Dilvin Asaad – Mira
- Safira Mossberg – Steffi
- Marta Oldenburg – Zara
- Mitja Siren – Sasha
- Isabella Kjellberg – Sandra
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Ahizpen laguntza apur batekin» Berria 2024-06-05 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |