Content-Length: 112401 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Sakramentu

Sakramentu - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Sakramentu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zazpi sakramentuen triptikoa, Roger van der Weyden margolariarena (Erregeren Arte Ederren Museoa, Anberes).

Sakramentua edo ikurtona[1] dimentsio sakratua duen egintza erlijiosoa da, jasotzailea sagaratzen duena.

Antzinako gizarteetan baziren sakramentuen antzeko ospakizunak edo jardunak, hala nola, uzta ona edo eguraldi ona eskatzeko, bizitzan aldi berri bat hasteko, eta abarretarako; ohikune edo jai horietan aginpide sakratuari edo jainko ukiezin bati arrakasta edo emaitza ona eskatzen zitzaion.

Kristautasunak esanahi zehatzagoa eman zion sakramentuari. Sakramentua Jainkoaren eta gizakiaren arteko batasuna finkatzeko era da, eta Kristoren gorputz mistikoa den erakundearen, Elizaren, bidez eratzen da. Testamentu Berrian bataioa, oin-garbiketa, oliatzea, taldeko afaria eta antzeko errituak azaltzen dira; antzinako kristauek horietako batzuk gorde zituzten, beste batzuk galdu, eta berriak sortu ere. Baina hasierako kristauek ez zuten ez sakramentua zer zen, ezta zenbat ziren ere, garbi finkatu.

Katolizismoan zazpi dira sakramentuak: bataioa, sendotza, eukaristia, aitortza, gaixoen Oliadura, ordenazioa eta ezkontza, baina beste kristau bideetan sakramentuen zerrenda murritzagoa izaten da eta batzuetan Afari Santua edo Jesusen Azken Afaria ere sakramentutzat hartzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ikurton - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Sakramentu

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy