Smallville
Smallville Estatu Batuetan eginiko telesaila izan zen, Warner Bros ekoizpen etxeak ekoitzitakoa. Telesaila, 2001eko urriaren 16an ematen hasi ziren telebistatik, eta, une hontan, AEBetan, zazpigarren denboraldia betetzen ari da. Espainian, TVE 2tik ematen da; Frantzian, M6 katetik: Estatu Batuetan, The CW telebista katetik eta Latinoamerikan Warner Channel katetik.
Telesailak, Clark Kent nerabearen istorioa kontatzen du, oraindik Superman bete-betean ez dela. Oraindik hegan egiten jakin gabe, bere ikasle bizitza Smallville herrian bizi du, Kansasen kokatua.
Telesailean zehar, Clarkek, beste gizaki guztiengandik erabat bereizten duten ezaugarriak dituela deskubrituko du, geroago izango den gizon bihurtuko duten xehetasun eta egoera txikiak. Lex Luthor ere agertzen da, oraindik gaizkile maltzur eta gupidagabea bihurtu ez dena, baina asko aldatuko dena, pelikuletan eta komikietan agertzen den gizon krudela bihurtu arte.
Telesaila, Lana Lang eta Clark Kenten artean dagoen harremanean oinarritzen da.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Clark Kent (Tom Welling) Clark Kent, Jor-El eta Lara-El kriptondarren seme bakarra da. Oraindik, Superboy da, baina geroago Superman. Lur planetan, Jonathan eta Martha Kentek, semetzat hartu zuten, eta balore moral indartsuak eta giza bizitzari begirunea izatera erakusten diote. Pixkanaka-pixkanaka, bere trebetasunak eta botereak deskubritzen joango da. Baita bere kriptondar iragana ere. Azken honek, bere lagunekin duen harreman asko aldatzen du, Lex Luthorrekin batez ere, bere lagunik onena izatetik, bere areriorik maltzurrena izatera pasako baita, Lexek, Clarken sekretuarekiko duen obsesioagatik.
- Chloe Sullivan: Chloe Anne Sullivan (Allison Mack) kazetari gaztea eta erreportari bikaina, beti egiaren bila ibiltzen da. Horixe da bere apeta. Erreportari bezala lan egiten ari da Daily Planeten eta Lanarekin ikasten du Metropoliseko Unibertsitatean. Telesail honen laugarren denboraldian, Clarken trebetasun eta botereak deskubritzen ditu, eta Clarkek berak aitortzen dio bere sekretua bosgarren denboraldiko lehenengo atalean, horrela, bere aliatu handiena bihurtuz. Seigarren denboraldiko azken atalean, bere lehengusina den Lois Lane berpizten du, baina, itxuraz, gero Chloe bera hiltzen da. Zazpigarren denboraldiko lehen atalean, "BIZARRO" izena duena, modu misteriotsuan berpizten da.
- Jor-El Clarken hildako aita eta El-en erret etxeko eta Kryptongo zientzia kontseiluko kidea da. Bere semearekin, modu misteriotsuen bidez hitz egin ahal izan du, bizi zela, kontaktua izan zuen objektu desberdinen bidez, bere semea Lurrera heldu zen ontziarekin, adibidez, giltza oktogonala, edo teknologia kriptondarra dute, giltza aktibatzen duena, Kawatchee kobazuloak edo Kryptondar Adimen Artifizial mota bat, Bakardadearen Gotorlekua izenekoa. Oso modu krudelean jokatzen du, barne-barnean, ona den arren. Ez da batere ongi moldatzen Jonathan Kentekin eta, ahal duenean, modu sotilean, erditik kentzen saiatzen da, Kal-Elen garapenerako garrantzitsutzat jotzen baitu, azken batean, Jor-Elek berak aukeratu baitzuen, Kal-El hazteko
- Lana Lang: Lana Elisabeth Lang (Kristin Kreuk) Clark Kenten nerabezaroko maitasuna da. "The Talon" tabernaren kudeatzaile ohia, Chloekin batera, Metropoliseko Unibertsitatean ikasten du. Komikian, Pete Rossekin ezkontzen da, Luthor Konpainiako presidenteordea dena, hau boterean dagoenean. Bere gurasoak, meteorito jasaren egunean hil ziren. Meteorito jasa honekin batera heldu zen Clark Lurrera, Kriptonetik, oraindik ume txiki bat zenean. Gogoz kontra, Lex Luthorrekin ezkontzen da seigarren denboraldian, Lex zelatatzeko. Lehen uste batean, "Phantom" izeneko atalean, seigarren denboraldiko azkenean, hil zen, eztanda baten ondorioz. Baina, benetan, Txinarantz ihes egiten du, zazpigarren denboraldian, Lexengandik banantzeko asmoz, baina honek aurkitu egiten du. Clarkekin bakea egiten du, elkarrekin bizitzera joanez, baina bere alde iluna erakusten hasten da, Lexen aurka duen mendeku gosearen ondorioz.
- Lex Luthor: Alexander Luthor (Michael Rosenbaum), telesailan zehar, Clarken lagun handi bat da, baina bere areriorik maltzurrena bihurtuko dena. Berea aitak Lionel Luthor bilioidunak, bera bezalakoa izateko hezi zuen espreski. Azkarra eta adimen handikoa, Lexek, 9 urte zituela galdu zuen bere ilea, 1989. urteko meteorito jasa gertatu zenean, gorputzeko defentsa sistema oso boteretsua izatearen abilezia jasoz. Lexek, lehenengo denboraldietan, bere aita bezalakoa ez izateko borroka egiten du, baina, 4., 5. eta, batez ere, 6. denboraldiaren amaieran, bere alde ilunaren mende geratzen da. Lana Langen ustezko hilketagatik preso hartzen dute, baina Lanak Txinara ihes egin zuen. Ondoren, aske geratzen da eta bere planekin jarraitzen du.
- Lois Lane: Louis Joanne Lane (Erica Durance) laugarren denboraldian agertu zen lehenengo aldiz. Bosgarrenetik aurrera, berriz, protagonistetako bat bihurtu zen. Chloeren lehengusina eta Clarken etorkizuneko emaztea da. Seigarren denboraldia arte, ez zuen kazetaritzari buruzko batere interesik. Garai honetan, Inquisitor egunkarian hasten da, eta, zazpigarren denboraldian, Daily Planeten, horrela, komikietan ezaguna egin den kazetari handi bezala ezagutzera emateko. Seigarren denboraldiaren amaieran hiltzen da, baina Chloek berpizten du. Zazpigarren denboraldian, Daily Planeteko kazetaria dela, Grant Gabriel, bere editorearen bikotea da. Grant Gabriel, Julian Luthorren klon bat da, Lexek sortua.
- Jimmy Olsen: James Bartholomew Olsen (Aaron Ashmore) Daily Planeteko kazetaria, seigarren denboraldiko lehen atalean agertu zen lehen aldiz, bigarren mailako pertsonaia bezala. Zazpigarrenean, berriz, pertsonaia protagonista bihurtu zen. Chloeren bikotekidea da, baina Kararekiko maitasuna ere adierazi du.
- Lionel Luthor (John Glover: Lex Luthorren aita zorrotza da, eskrupulurik gabeko negozio gizon ezaguna eta LuthorCorp konpainiaren jabea. Clarken botereen berri, bosgarren denboraldian izaten du eta Lana, Lexekin ezkontzera behartzen du, neska, Clark hiltzearekin mehatxatuz. Baina orain, zintzoa dela dirudi. Pertsonaia benetan zaila da. Seigarren denboraldiaren amaieran hil behar zuela zirudien, baina berriz agertzen da zazpigarren denboraldiko lehen atalean, errekasto batean korderik gabe, eta, geroago, bosgarren atalean, bizirik jarraitzen duela baieztatzen da. Bere burua, Jor-Elen mezularitzat izendatu zuen.
- Martha Kent Annette O'Toole: Clarken adopziozko ama da. Jonathan bere senarra hiltzen denean, seigarren denboraldiaren amaieran, Estatu Batuetako senatari bihurtzen da. Zazpigarren denboralditik aurrera, aktore talde finkotik at geratzen da.
- Jonathan Kent John Schneider: Clarken adopziozko aita, Jor-Elen abisuekiko izaera burugogorra agertu zuen beti. Landetxean hil zen, Lionel Luthorrekin izandako liskar baten ondoren jasan zuen bihotzeko baten ondorioz.
- Kara Laura Vandervoort: Clarken lehengusina kriptondarra, 19 urtekoa, Zor-Elen alaba. Zor-El, Jor-Elen anaia da. Kararen ama, Allura da. Clarkekin batera bidalia izan zen Lurrerantz, meteorito jasaren garaian, Kal-El zaintzeko, baina animazio atzeratuan geratu zen, aintzira batean, 18 urtez. Bere trebetasunak, Clarkenak baino garatuagoak daude. Karak badaki nola hegan egin.
- Milton Fine "Brainiac"James Marsters: Kriptondar Adimen Artifizialaren eredua. Kriptondarren untzian Lurrera heldua (Arrival 5x01), Clarken unibertsitateko irakasletzat pasatzen da. Brainiacek berak, Lex eta Clark bata bestearen aurka jartzearen lana amaitzen du. Bere egitekoa: Zod jenerala lurrera ekartzea Clark hil eta mundua bere eskura izateko. Bosgarren denboraldian, deuseztua izaten dela dirudi, baina zazpigarren denboraldian, bere berragerpena baieztatu da.
- Zod (itxura fisikorik gabeko pertsonaia): Zod, Jor-Elen areriorik okerrena da. Milton Finen bidez heltzen da Lurrera, eta Lex Luthorren gorputza hartzen du, honen izaera ilunagatik, pertsonarik egokiena delako. Brainiacek, munduko konexio elektriko eta ordenagailu guztiak deusezten ditu, eta kaosa sortzen da munduan. Zod/Lexek, Clarken aurka borrokatzen du, lau egi esaten dizkio eta etorkizuneko Supermanen botere berberak ditu. "Zod" izena duen seigarren denboraldiko lehen atalean, Clark eta Zod/Lexen arteko borroka handi bat dago. Zoden pertsonaia ikus daiteke, komikietaz gain, Superman II pelikulan. Pertsonai honen papera egin zuen aktorea, Terence Stamp da, orain, Smallville telesail hontan, Jor-Eli ahotsa jartzen dion berbera.
- Oliver Queen (Gezi Berdea): Seigarren denboraldiaren erdialdean agertzen den superheroia da. Clarken lagun egiten da, Lexi kalte egiten dio eta harreman bat izaten du Lois Lanekin. Gazteago zenean, Lex Luthorren kidea izan zen Excelsior barnetegian, eta burla guztien protagonista bihurtu zuen Lex. Oliver, Justiziaren ligaren (Justice 06x11) buru da. Berarekin batera, Cyborg, Flash (Bart Allen, Bulkada deitua, Wally Westen desagerpenaren ondoren laugarren Flash baita), Aquaman eta Clark. Clark Smallvillen uzten du, eta bere taldearekin joaten da Luthorcorpen 33.1 sekzioa desegitera, konpainia honen nazioarteko instalazio guztietan. Zazpigarren denboraldian agertu zen berriz, oraingoan Kanario Beltzekin elkartuz.
- Jason Teague (Jensen Ackles): Institutuko amerikar futboleko entrenatzailea da. Lanarekin harreman sentimentala izan zuen. Genevieve Teagueren semea. Genevieve, Lanaren gorputza hartu zuen sorgin frantses baten arerioaren ondorengoa zen. Jason eta bere ama, honen bila ibili ziren Lanaren familia bere mende gera zedin.
- Pete Ross (Sam Jones III): Clarken lagunik onena. Smallville utzi behar izan zuen Clarken sekretuari traizio ez egiteko. Zazpigarren denboraldian, gonbidatu berezi bezala itzultzen da. Komikian, Lana Langen senar bihurtzen da.
- Whitney (Eric Johnson I): Lana Langen lehen bikotekidea. armadan izena emanez, bere bizitza aldatzen saiatu zen. armadari zerbitzu egiten hil zen.
- Bizarro: Egia esan, mamu bat da, kriptondarren huts egindako esperimentu bat. Clarken gorputza hartuz, bere burua bikoiztu zuen. Clarken justu kontrakoa da. KrIptonitak, Clark ahuldu egiten du. Bizarro, berriz, indartu egiten du. Eguzkiak, kontrako eragina du. Clarki indarra ematen dio eta Bizarro ahuldu egiten du. Kriptonita urdinak, Clark botererik gabe uzten du, eta, Bizarro, berriz, indartu egiten du. Baina, ematen dion energia, bere gorputzak jasan dezakeena baino gehiago da. Seigarren denboraldiaren amaieran agertzen da lehen aldiz, eta zazpigarrenean berragertzen da, Milton Finek lagunduta, Clarkengatik pasatuz, benetako Clark, Bakardadearen Gotorlekuan Jor-Elek zigortua zegoelarik.
- Lara (Helen Slater): Clarken benetako ama. Jor-Eli promes egindakoa izan aurretik, Zor-Elekin harreman bat izan zuen. Clarkek, aurrez aurre lehen aldiz, Kararen kristala gotorlekuan jarri zuenean ikusi zuen.
- Zor-El: Jor-Elen anaia maltzurra da. Azken hau hiltzen saiatu zen. Clarkek aske utzi zuen gotorlekuan kristala jarri eta Lara irten zenean. Clarken aurka borrokatzen du, Clarkek irabaziz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tom Welling Clark Kent 1. denboralditik 10.a arte
- Kristin Kreuk Lana Lang 1. denboralditik 8.a arte
- Michael Rosenbaum Lex Luthor 1. denboralditik 7.a arte
- Allison Mack Chloe Sullivan1. denboralditik 10.a arte
- Erica Durance Lois Lane 4. denboralditik 10.a arte
- Aaron Ashmore Jimmy Olsen 6. eta 8. denboraldiak
- Laura Vandervoort Kara 7. eta 8. denboraldiak
- John Glover Lionel Luthor 1. denboralditik 7.a arte
- Anette o'Toole Martha Kent 1. denboralditik 6.a arte
- John Schneider Jonathan Kent 1. denboralditik 5.a arte
- Eric Johnson I Whitney Fordman 1. denboraldia (agerpen berezia 2. eta 4.ean)
- Sam Jones III Pete Ross 1. denboralditik 3.a arte eta agerpen berezia 7.ean
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- Alfred Goughek idatzitako telesailak
- Miles Millarrek idatzitako telesailak
- Holly Hendersonek idatzitako telesailak
- Don Whiteheadek idatzitako telesailak
- Laura Vandervoortek antzeztutako telesailak
- Annette O'Toolek antzeztutako telesailak
- Erica Durancek antzeztutako telesailak
- Kristin Kreukek antzeztutako telesailak
- Allison Mackek antzeztutako telesailak
- Justin Hartleyk antzeztutako telesailak
- Cassidy Freemanek antzeztutako telesailak
- Paul Wesleyk antzeztutako telesailak
- John Gloverrek antzeztutako telesailak
- Callum Bluek antzeztutako telesailak
- James Marstersek antzeztutako telesailak
- Michael Rosenbaumek antzeztutako telesailak
- John Schneiderrek antzeztutako telesailak
- Sam Witwerrek antzeztutako telesailak
- Pascale Huttonek antzeztutako telesailak
- Emmanuelle Vaugierrek antzeztutako telesailak
- Christopher Reevek antzeztutako telesailak
- Michael Ironsidek antzeztutako telesailak
- Jensen Acklesek antzeztutako telesailak
- Sam Jonesek antzeztutako telesailak
- Sarah Carterrek antzeztutako telesailak
- Lucas Grabeelek antzeztutako telesailak
- Kyle Gallnerrek antzeztutako telesailak
- Alan Ritchsonek antzeztutako telesailak
- Warner Bros.ek ekoitzitako telesailak
- DC Comicsek ekoitzitako telesailak
- Ingelesez egindako telesailak
- Ameriketako Estatu Batuetako telesailak
- Supermanen filmak
- Zientzia-fikziozko telesailak
- The CWko telesailak
- Superheroiei buruzko telesailak
- The WBko telesailak
- Estralurtarrei buruzko telesailak