Content-Length: 98225 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Ekialdeko_Turkestan

Ekialdeko Turkestan - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ekialdeko Turkestan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko Turkestanen independentziaren aldeko ikurrina. Ordezkapenik Gabeko Nazio eta Herrien Erakundean ordezkaritza dute.

Ekialdeko Turkestan (uigurrez, Sherqiy Türkistan) —Uigurstan eta Uiguristan izenez ere ezaguna— Txinako Xinjiangen eta Asia erdialdearen ekialdeko muturrean dagoen Turkestan zatiari emandako izenetako bat da. Eremu honetan, nagusiki, uigurrak bizi dira (turkiar herriak). Marko Polo italiar esploratzaile ospetsuak Turkestan zeharkatu zuen 1272an.

Ekialdeko Turkestanen, turkiar kulturako herri eta hiririk garrantzitsuenetako batzuk daude, Kashgar, Khotan, Turfan, Yarkand, Ili (Ghulja), Kumul, Aqsu, Kucha eta Altay kasu.

Zenbait erakundek diote lurralde horien independentziaren aldeko mugimendu armatuek harremanak dituztela Ameriketako Estatu Batuetako gobernuarekin —zehazki, CIAren bidezko finantzaketa—, bai eta Pakistangoarekin ere —ISIren bidez—, gobernu horien lehiakide den Txina ezegonkortu eta banatzeko asmoz. Ustez finantzatutako erakundeak hauek dira: Islamiar Alderdi Erreformista, Ekialdeko Turkestango Nazio Batasunaren Aliantza, Uigurren Askapenerako Erakundea eta Erdialdeko Asiako Uigur Alderdi Jihadista.[erreferentzia behar]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ekialdeko_Turkestan

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy