Content-Length: 70716 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Karyanda

Karyanda - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Karyanda

Wikipedia, Entziklopedia askea

Karyanda (grezieraz: Καρύανδα) Karya kostaldeko antzinako hiria izan zen, Anatoliako penintsularen hegomendebaldean.

Lurraldearen mapa.

Skilax, antzinako garaietako nabegatzaile eta esploratzaile ezagunetariko bat, Karyndakoa zen eta horrela deskribatu zuen: "uhartea, hiria eta portua". Estrabonek, geografo greziarrak, Karia kostaldearen hiri bat bezala aipatu zuen. Haien informazioen arabera Mindo eta Bargilia artean zegoen.[1] Karyanda Delosko Ligaren parte izan zen eta horrela agertzen da aipatua Atenasen zergen erregistroetan, K.a. 452 eta 415. urteetan.

Literaturan iradoki izan da, agian, garai helenistikoan Kayanda uhartetik kontinentera eraman izan zela, zehatz-mehatz Bodrumgo penintsularen iparraldeko badia batera, gaur egun Turkbuku hiri turistiko turkiarra dagoen tokira. Garai haietan Halikarnaso doriarra penintsularen hiri nagusia zen eta portu horretatik 19 kilometrotara zegoen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Estrabón, Geografía XIV,2,20

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Karyanda

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy