Edukira joan

Consuelo Velázquez Torres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Consuelo Velázquez Torres

Bizitza
JaiotzaCiudad Guzmán (en) Itzuli1916ko abuztuaren 29a
Herrialdea Mexiko
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaMexiko Hiria2005eko urtarrilaren 22a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, kantugilea, kanta-idazlea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoamusic of Mexico (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0892797 IBDB: 505455
Musicbrainz: a2c4674d-35eb-4e86-9100-1da0a2985cb1 Discogs: 556380 Allmusic: mn0000779201 Find a Grave: 10366476 Edit the value on Wikidata

 Consuelo Velázquez Torres (Ciudad Guzmán, Jalisco, 1916ko abuztuaren 21aMexiko Hiria, 2005eko urtarrilaren 22a), Consuelito Velázquez izenez ere ezaguna, pianista eta musikagile mexikarra izan zen.

Ciudad Guzmanekoa zen jatorriz. María de Jesús Torres Ortiz eta Issac Velázquez del Valle poetaren bost alaben artean txikiena[1]. Lau urte zituela, musikarako gaitasun handia erakusten hasi zen, eta, 6 urterekin, Serratos (Guadalajara) akademiako musika eta piano ikasketak egiten hasi zen. Hainbat urtez ikasten aritu ondoren, Mexiko-D.F.ra, joan zen. Han jarraitu zuen bere ikasketekin, pianista-kontzertista eta musika-maistra lizentziatura lortu zituen arte. Bere graduko kontzertua hiriburuko Arte Ederren Jauregian egin zuen eta handik gutxira herri musikaren konpositore gisa hasi zen. Piano-kontzertista gisa, Mexikoko Orkestra Sinfoniko Nazionaleko eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Orkestra Filarmonikoko bakarlaria izan zen.

Konpositore gisa utzi duen ondarea izan da nabarmena. Lehen konposizioak, (No me pidas nunca, Pasional eta Déjame quererte) erromantikoak izan ziren. Gero hainbat abesti sortu ziren, besteak beste: Bésame mucho, Amar y vivir, Verdad Amarga, Franco, Chiqui, Cachito, Que seas feliz, Enamorada, Orgullosa y bonita edota Yo no fui. Azekn hau kanta dantzagarria da, Pedro Infantek jendarteratu zituen hasieran eta aurrerago Pedro Fernándezek ere kantatu zuen . Bitxikeri bezala aipatu daiteke Consuelo Velázquezek aktoresa gisa parte hartu zuela 1938ko Noches de Carnaval film argentinarrean, Julio Saraceni zinemagileak zuzendua.[2] Piano-jole gisa ere parte hartu zuen Julián Soler zuzendariaren film mexikarretan: 1952ko Se le pasa la mano[3] eta 1959ko Mis padres se divorcian[4] Gainera, 1992an bere bizitzari buruzko Consuelo Velázquez[5] dokumentalean agertu zen. Bere bizitzan zehar, musika konposatu zuen hainbat film mexikarrentzat.

"Bésame mucho" abestia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kanta ezagunena. Bésame mucho abestia,16 urte besterik ez zituela konposatutako boleroa da. Velazquezi poz gehien ekarri zion doinua izan zen eta bere aurkezpen-gutun bihurtu zen. Consuelok bere lehen maitasun-musua jaso aurretik sortu zen abesti hau. Emilio Tuero baritonoak grabatu ondoren, 1944an, Nat "King" Cole piano-jole eta abeslari estatubatuar ospetsuak ingelesezko lehen egokitzapena egin zuen, nahiz eta interpreteak oraindik ez zuen buruan gaztelaniaz grabatzea. Handik aurrera, Pedro Infante, Javier Solís, The Beatles, La Internacional Sonora Santanera, Thalia, Xavier Cugat eta bere Orkestra, The Ventures, Sammy Davis Jr., Antonio Machín, Lucho Gatica. Bésame mucho abestia ezaguna egin da Kiss Me a Lot, Kiss Me Again and Again, Embrasse-Moi eta Stale Ma Boskavaj izenez ere. Hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulita, kanta herri musikaren ikono izatera iritsi zen.

Bizitza pribatua eta osasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrera hasi eta urte batzuetara, konpositorea, hainbat komunikabideren jabe eta artisten sustatzaile zen Mariano Rivera Conderekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten: Mariano eta Sergio. Bere herrialdeko politikan izan zuen esku-hartzea ere: 1979tik 1982ra bitartean Batasuneko Kongresuko Diputatuen Ganberako kide izan zen,. Arte eta Herri Tradizioen arloan Zientzia eta Arteen Sari Nazionala irabazi zuen 1989an.[6]

Gaixotasun kardiobaskular batek jota, Consuelo Velázquez 2005eko urtarrilaren 22an hil zen. Gorpua bere lehen aurkezpenaren agertoki izan zen Arte Ederren Jauregira eraman zuten, han hainbat artista ezagun eta herritarren bisita jaso zuen. Ondoren bere errautsa Santo Tomas Moro elizan lurperatu zituzten. Bere azken lana Cecilia Toussaint kantari mexikarraren "Para mí... Consuelo" izeneko diskoan piano-jole gisa parte hartzea izan zen, diskoak Velázquezen abestiak ditu.

1977an, piano-kontzertista bezala Nazio Batuen Bakearen Domina jaso zuen, Ramón Inclán Aguilar maisuarekin eta Wilbert Alonzo Cabrera, Lola Beltrán eta María Medina kazetari eta kantariarekin batera. Domina hori NBEko idazkari nagusiak eman zien, Nazio Batuetako langileen egunean Mexikoko jaialdi oparo bat antolatu eta parte-hartze artistikoa izan zutelako.

Berriki jakin da konpositore eta interpreteak, bere azken nahien artean, zazpi kanta berri utzi zituela; besteak beste, Donde siempre Cecilia Toussaintek kanta dezan,El Recodo Bandak grabatuko duen Mi bello Mazatlán eta autoreak Luis Miguel kantariari utzi zion Por el camino.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy