Chūgoku eskualdea
Chūgoku eskualdea (japonieraz: 中国地方 Chūgoku-chihō ) edo San'in-San'yō eskualdea (japonieraz: 山陰山陽地方 San'in san'yō-chihō ) Japoniako Honshu uharteko eskualderik mendebaldekoena da. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 7.563.428 pertsona bizi ziren eskualdean.
Chūgoku eskualdea | |
---|---|
Japonia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Japonia |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 35°03′00″N 134°04′00″E / 35.05°N 134.06666666667°E |
Azalera | 31.922,26 km² |
Mugakideak | Kansai eskualdea |
Punturik altuena | Daisen mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 7.563.428 (2010eko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 236,93 bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+09:00 |
Hiroshima hiria da Chūgoku eskualdeko hiri nagusia. 1945ean, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek jaurti zuten bonba atomiko batek hiria suntsitu zuen, baina berreraikia izan zen, eta gaur egun metropoli industrial garrantzitsu bat da.
Geografia
aldatuChūgoku eskualdeak 31.922,26 km²-ko azalera du, eta 240 bizt./km²-ko dentsitatea. Eskualde mugakide hauek ditu: Kyushu, Shikoku, and Kansai.
Izenaren jatorria
aldatuChūgoku hitzak "erdiko herrialdea" esan nahi du, baina izenaren jatorria ez dago argi. Historikoki, Japonia koku izeneko probintziatan banatuta zegoen, eta bakoitzaren boterearen eta Kansai administrazio-erdigunerainoko distantziaren arabera sailkatuta zeuden. Hala, “hurbileko herrialdeak” (近国 kingoku), “erdiko herrialdeak” (中国 chūgoku), eta “urruneko herrialdeak” (遠国 , ongoku) zeuden. Hala ere, gaur egun Chūgoku eskualdearen barnean dauden antzinako probintzia gehienak ez zeuden sailkatuta erdiko herrialde gisa. Beste azalpen baten arabera, Chūgoku hitzak Kansai eta Kyūshū arteko probintziak izendatzeko erabiliko zen, lurralde hori historikoki garrantzitsua izan baitzen Japoniaren eta Asiako kontinentearen arteko lotune gisa.
Banaketa administratiboa
aldatuPrefetura hauek osatzen dute eskualdea:
Prefetura | Populazioa | Azalera (km²) | Hiriburua | Populazioa |
---|---|---|---|---|
Hiroshima | 2.857.990 | 8.479,05 | Hiroshima | 1.184.208 |
Okayama | 1.940.411 | 7.112,32 | Okayama | 705.224 |
Shimane | 712.336 | 6.707,95 | Matsue | 191.852 |
Tottori | 584.982 | 3.507,19 | Tottori | 196.353 |
Yamaguchi | 1.445.702 | 6.110,94 | Yamaguchi | 198.971 |
Ondasun nabarmenak
aldatuGizateriaren Ondareak
aldatuGaztelu eta jauregiak
aldatu-
Jinpūkaku jauregia.
Tenplu eta santutegiak
aldatu-
Izumo-taisha santutegia.
Museoak
aldatuNatura
aldatuBesterik
aldatu-
Kōraku-en lorategiak.
Kanpo estekak
aldatu