Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»

Varron
Varro idazlearen irudia agertzen duen erromatar txanpon bat. Irudi gehiago
Kuestore


Pretore

Bizitza
JaiotzaRieti, K.a. 116
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, K.a. 27 (88/89 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Fundania (en) Itzuli
LeinuaTerentii Varrones (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Lucius Aelius Stilo Praeconinus (en) Itzuli
Tyrannion of Amisus (en) Itzuli
Antiochus of Ascalon (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, musikaren teorikoa, filosofoa, Ancient Roman historian (en) Itzuli, grammarian (en) Itzuli, annalist (en) Itzuli eta Antzinako Erromako militarra
Lan nabarmenak

Marko Terenzio Varron, latinez Marcus Terentius Varro, (Rieti, K.a. 116K.a. 27) Antzinako Erromako latinezko idazle bat izan zen. Bere garaian ospetsu bihurtu zen idazle ugaria eta jakitun handia izateagatik. Satira, olerkigintza, filosofia, biografia, historia eta nekazaritza gaiak ukitu zituen besteak beste. Horrela, Kintilianok Vir Romanorum eruditissimus (euskaraz, Erromatar guztietan gizon jakintsuena) izendatu zuen. Zizeronen laguna izan zen eta politikan ere karrera labur bat egin zuen, baina azkenean utzi eta idazten eman zuen bere bizitza gehiena.


« Gure hirian bertan atzerritarrak eta bisitari bagina bezala galdurik ginenoi, zure liburuek etxera eraman gintuzten, nolabait esateko, nortzuk ginen eta non ginen behingoz jakin genezan. Aberriaren adina, bere aroen sailkapena, lege sakratuak, apaizen zientzia, bakearena eta guduarena, eskualde eta toki izenak, jainkotiar eta gizatiar gauza guztiena ere, familiak, eginbeharrak, kausak; zuk, inork ez bezala, gure olerkariak eta batik bat latindar hizkuntza eta literatura argitu zenituen. »

Zizeron: Academica Posteriora, I, III, 9.


Bizitza

aldatu

Varron ordo equester gizarte klasearen pribilejioa zuen familia baten barruan jaio zen seguru asko. Lucius Accius idazle eta maisuaren ikasle izan zen. Geroago, 20 bat urte zituela, Lucius Aelius Stilo filologoaren ikasle aritu zen. K.a. 84-82 urteetan Atenasera joan zen bere ikasketak sakontzera. Bertan filosofia joera ezberdinak (platonismoa, pitagorismoa, ...) ezagutzeko aukera izan zuen eta horrela pentsaera eklektikoa osatu zuela baieztatu da. Hala ere, estoizismoak berarengan eragin berezia izan zuela aipatzen da, Lucius Aelius Stilo bere maisuari esker batez ere.

Bere karrera politikoa K.a. 59. urtean amaitutzat jo zuen vigintivir kargua betetzen ari zela. Hori baino lehenago, legatus, Ponpeioren idazkari politikoa (eta berarekin joan zen Hispaniako kanpainara), tribuno eta pretore izan zen. Bere erretreta garairako liburu anitz zituen idatziak, hala nola Saturae menippeae satira guztiak eta De antiquitate litterarum, beste zenbait idazlan politiko, geografiko eta literarioekin batera.

Ikus, gainera

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy