Saara Kuugongelwa
Saara Kuugongelwa | |||||
---|---|---|---|---|---|
2015eko martxoaren 21a - ← Hage Geingob
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Saara Kuugongelwa | ||||
Jaiotza | Okahao (en) , 1967ko urriaren 12a (57 urte) | ||||
Herrialdea | Namibia | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Lincoln University (en) Koidu Girls Secondary School (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta ekonomialaria | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | SWAPO |
Saara Kuugongelwa Amadhila (Okahao, Namibia, 1967ko urriaren 12a) namibiar ekonomialaria da. Lincoln Unibertsitatean ikasi zuen. Hego-mendebaldeko Afrikako Herriaren Erakundea (SWAPO) alderdiko kidea da. 2015eko martxoaren 21etik Namibiako lehen ministroa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otamanzin (Omusati) jaioa, Kuugongelwa SWAPOrekin erbesteratu zen 1980an 13 urte zituela eta Sierra Leonara joan zen 1982an 15 urte zituela. 1982tik 1984ra Koidu Girls High Schools eta 1984tik 1987ra Saint Joseph's-era joan zen. 1991tik 1994ra, Kuugongelwak Pennsylvaniako Lincoln Unibertsitatean ikasi zuen (Ameriketako Estatu Batuak), Ekonomian titulu batekin graduatu zen.
Kuugongelwa Namibiara itzuli zen Lincolnetik graduatu ondoren eta Presidentearen Mahaiko Ofizial postua hartu zuen Sam Nujoma presidentearen agintaldian. 27 urterekin, 1995ean, Kuugongelwa Plangintzako Batzorde Nazionaleko zuzendari nagusi izendatu zuten. 2003an Ogasun ministro izendatu zuten.
Hage Geingob presidentearekin batera, Kuugongelwak Namibiako laugarren lehen ministro kargua hartu zuen 2015eko martxoaren 21ean. Lehen emakumea da karguan.