Ñ edo eñe euskal alfabetoko hamabosgarren hizkia da. Ez dago oinarrizko latindar alfabetoan; bai, ordea, latindar alfabeto hedatuan.

Ñ
Ñ
Euskal alfabetoa
A a B b C c (Ç ç)1 D d
E e F f G g H h I i J j
K k L l M m N n Ñ ñ O o
P p Q q R r S s T t U u
V v W w X x Y y Z z

1 ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.

Euskarak [ɲ] hotsa idazteko erabiltzen du, batez ere Iparraldeko tradizioko hitzetan (ad: andereño, irriño eta abar). Eskualde gehienetan, [ɲ] hotsa [n] hotsa bustitzetik dator, i aurrean duenean. Horrela, baina euskalki batzuetan [baina] eta beste batzuetan [baɲa] ahoskatzen da. Hitz horiek in idazten dira, nork bere erara ahoska ditzan.

Ñ beste hainbat hizkuntzatan erabiltzen da: aragoieraz, asturieraz, aimaraz, bretainieraz, galizieraz, gaztelaniaz, guaranieraz, kitxuaz, tagaloz eta tatarrez. Hizkuntza horietako batzuek gaztelaniaren eragin handia izan dute, ortografia finkatzean.

Sorrera

aldatu

Ñ hizkiaren sorrera nn letra bikoitza sinplifikazioan datza. Erdi Aroko monasterioetako kopistek, lana aurrezteko, n txiki bat ipintzen zuten n arruntaren gainean. Gaineko n txiki hori tilet (~) bihurtu zen. Portugesez gauza bera gertatu zen bokal sudurkariekin, jatorrian n baitzuten ondoan. Horrela, pan hitza pão bihurtu zen.

Gaztelaniaz, nn hori bustiz joan zen [ɲ] hotsa bilakatu arte. Horrela, latineko annus gaztelaniako año bihurtu zen. Mendeak joan, mendeak etorri, ñ hizkia beste hainbat hizkuntzatara zabaldu da.

Polemika

aldatu

Lokalizazioak egiterakoan, eta frantses klabierrak erabiltzean sortzen diren zenbait deserosotasun, Ñ grafia hizkia bikoteekin-eta ordezkatzeko proposamenak ekarri izan ditu. -IN-, -NN-, -NH- diagramak izan dira aipatuenak[1]. Iparraldean, baina, Ñ grafiaren aldekoak ere egon dira[2].

Frantzian, oro har, letra horren aurkako jarrera aktiboa dago. Hizkuntza gutxituak direla eta, letra horrek Frantziaren batasuna politikoaren aurka eragiten duela esan izan da.[3]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Ñ zaharkitua | Babazorro» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  2. Lafitte, Jakes. [https://www.berria.eus/paperekoa/1704/005/004/2011-12-09/.htm «�Ñ | Iritzia»] Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  3. "Dicen que los nombres con n van contra la unidad de Francia"


Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy