Achille Luchaire

historialari frantziarra

Denis Jean Achille Luchaire (dəni ʒɑ̃ aʃil lyʃɛʁ ahoskatua; Paris, Frantzia, 1846ko urriaren 4a1908ko azaroaren 13a) historialaria izan zen. Irakasle Bordelen (1879) eta Erdi Aroko historiaren irakasle Sorbonan (1889); Zientzia Moral eta Politikoen akademiko izendatu zuten 1895ean, eta Jean Reynaud saria jaso zuen.

Achille Luchaire

(1903)
akademiko

1895 - 1908ko azaroaren 13a
Auguste Geffroy (en) Itzuli - Pierre Imbart de la Tour (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDenis Jean Achille Luchaire
Jaiotzaformer 10th arrondissement of Paris (en) Itzuli eta Paris1846ko urriaren 4a
Herrialdea Frantzia
Heriotzarue Guynemer (en) Itzuli eta Paris1908ko azaroaren 13a (62 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta historialaria
Enplegatzailea(k)Parisko Unibertsitatea
Bordeleko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des sciences morales et politiques

Jakitun frantses haren lan erraldoiari esker eta hartan oinarrituta eraiki da antzinako Akitaniako inskripzioetako hizkuntza euskararekin zuzenean lotuta dagoelako hipotesia, oso epe laburrean bata bestearen ondotik kaleratu ziren bi lanetan: Les origines linguistiques de l'Aquitaine (1877) eta Étude sur les idiomes Pyrénées de la région française (1879). Bidenabar, euskara eta gaskoieraren artean dauden paralelo eta antzekotasun fonetikoetan oinarrituta, euskarak gaskoieraren sorreran izan zezakeen eraginaz ere ohartzeko gauza izan zen lanotan.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. Gorrochategui, Joaquín. (1984). Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania. Bilbo: EHU, 74-78 or..
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy