Administrazio publiko

Administrazio publikoa[1] edo herri-administrazioa[2] gobernuen politikak modu exekutiboan betetzen dituzten erakundeen multzoa da. Gobernuek zuzenean kontrolatutako erakundeak eta pertsonalitate juridiko berezia duen beste edozein entitate sartzen da administrazio publikoaren baitan. Edozein esparru geografikotako erakundeak (nazionalak, tokikoak, nazioartekoak) izan daitezke administrazio publikokoak.

Herritarrak eta botere politikoa harremanetan jartzen ditu administrazio publikoak, eta botere legegileak eta botere judizialak ezarritakoak herritarrei helarazten dizkie.

Administrazio publikoak zerbitzu publikoak ematen ditu, funtzionarioen bitartez gehienetan, baina baita beste mota batzuetako langileen bidez ere, eta zenbaitetan, kontratatutako enpresa pribatuetako langileen bidez. Gobernu bakoitzak bere eskumenen arabera eskaintzen ditu zerbitzu horiek, eta oro har, ia beti zerbitzu publikotzat hartzen dira oinarrizko hezkuntza (eskola publikoak), osasuna, gizarte babesa, azpiegiturak, polizia, ingurumenaren babesa eta beste zenbait esparrutako zerbitzuak.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014] eta [Kontabilitatea eta Auditoretza Hiztegia] [2021]
  2. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2007]

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy