Alvaro de Orriols (katalanez: Àlvar d'Orriols i Lletget; Bartzelona, 1894ko urtarrilaren 1a - Baiona, 1976ko azaroaren 18a) idazle katalana izan zen, olerkigintzan eta antzerkigintzan, batez ere, jardun zuena.

Alvaro de Orriols

Bizitza
JaiotzaBartzelona1894ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBaiona1976ko azaroaren 18a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakesperantoa
katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta eta musikagilea

Arte ederrak ikasi zituen Madrilen, eta hiri horretan ere bere lehenengo idazlanak publikatu zituen. 1919an katalanezko Lo Ferrer de Tall antzezlana itzuli zuen gaztelaniarara, eta La Daga izenarekin arrakasta handiz estreinatu zuen Madrilen [1].

XX. mendeko 1920ko eta 1930eko hamarkadetan lan oparoa egin zuen, eta bi arrakasta handi lortu antzokietan: Rosas de Sangre eta Máquinas. Antzerki soziala lantzen zuen Orriols-ek, bere ideia errepublikanoak eta sozialistak oso ondo islatzen dituena [2]. Horregatik, Espainiako Bigarren Errepublikaren eskuineko gobernuan (1933-1936) bere antzezlanak galarazita izan ziren.

Erbesteko bidea hartu zuen bere familiarekin Espainiako Gerra Zibila bukatzean (1939an), eta Baionara joan zen. Las Hogueras del Pertús liburuan bere exodo dramatikoa maisuki azaldu zuen. Ipar Euskal Herrian bizi zen hil arte, eta bertan idazten jarraitu zuen, gazteleraz eta katalanez. Bigarren hizkuntza honetara itzuli zituen Rubén Darío eta Federico García Lorcaren olerki batzuk, eta baita Edmond Rostanden Cyrano de Bergerac ere.

Esperantista trebea ere izan zen, eta hainbat idazleren lanak itzuli zituen hizkuntza horretara.

Erreferentziak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy