Arrate Hidalgo
Arrate Hidalgo Sánchez (Bilbo, Bizkaia, 1987) idazlea, itzultzailea, editorea eta kultur eragilea da.
Arrate Hidalgo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Leedsko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta editorea |
Parte-hartzailea
|
Biografia
aldatuArrate Hidalgok ingeles filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta erdi aroko literaturan egin zuen espezializazioa Leeds-eko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
2014. urtetik zientzia fikzio feminista argitaratzen du. Itzultzaile, idazle eta kultura-kudeatzaile gisa, pentsaera espekulatiboa sustatzen du askapenarekiko tresnatzat. BilbaoArteko Ate Irekiak 2018 da bere lehenengo arte erakusketa.
Ibilbide profesionala
aldatuZientzia fikzio feminista editore da[1] Aqueduct Press argitaletxe estatubatuarrean, eta itzultzaile, idazle eta kultur aztoratzaile gisa aritzen da, besteak beste, Qué haría Barbarella podcastean, AnsibleFest Zientzia Fikzio Feministaren inguruko festibalean[2][3][4] [5]eta Zientzia Fikzio Feminista Zarautzen (ZFFZ) irakurle taldean.[6]
Lanak
aldatuItzulpenak
aldatu- Ursula K. Le Guin-en Neska basatiak eleberri laburra (Las niñas salvajes, Virus argitaletxea)
- Octavia Butleren Odolezko Alaba ipuin bilduma (Hija de sangre, Consonni argitaletxea).
Erakusketak
aldatu- BilbaoArteko Ate Irekiak 2018 izan zen bere lehenengo arte erakusketa [7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Arrate Hidalgo ⋆ Flores raras» Flores raras (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) cristinajuradomarcos. «Arrate Hidalgo» Más ficción que ciencia (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
- ↑ ISBN https://www.elsaltodiario.com/ciencia-ficcion/posible-escribir-prestamos-ingles-ansible-fest-bilbao-morada-arrate-hidalgo..
- ↑ «Ciencia ficción y feminismo» Halabedi 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
- ↑ «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Arrate Hidalgo: "Baztertutako identitateek betidanik idatzi dute zientzia fikzioa"» www.uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
- ↑ «"Konplize sarea eratuz, zientzia fikzioa oso une polita bizitzen ari da Euskal Herrian"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).
- ↑ ARRATE HIDALGO | BilbaoArte. (Noiz kontsultatua: 2020-06-27).