Badari kultura
Badari kultura Egipto Garaian neolitoan, K.a. V. milaurtetik K.a.VI. milaurtera sortu zen zibilizazioa da. Izena Asiut inguruko El-Badari inguruan aurkitutako erorkin eta nekropolitik dator, Nilo ibaiaren eskuinean. Egipto Garaiko aurrehistoriaren kultura garrantzitsuena izan zen eta Egipton zabaldu zenaren jatorria izan zen.[1]
Egiptoko zonaldeak
aldatuEgiptoko geografian bi zonalde bereizi izan dira tradizionalki:
- Niloren deltaren ingurukoa, lur aberatsez ornituta, oso egokia populazio iraunkorra mantetzeko. Nolabait, Afrika eta Asia arteko topagunea da.
- Hegoaldea, lehorragoa, Nilo ibaiaren ertzak kenduta, ertzetan lur emankorrak baitaude. Lurraldea bi mendikate artean kokatuta dago eta hango populazioa erdisedentarioa zen, antzinako ehiztariengandik gertu. Bigarren inguru honetan Badari kultura sortu zen, Merimde kulturaren garaia bukatzear zegoenean.
Ekonomia
aldatuAurkitutako aztarnen arabera, Badari kulturako jendeak nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako ekonomia zuen. Besteak beste, zereal eta landare hauek aurkitu dira: garia, dilistak, tuberkuluak, garagarra... Ehiza noizbehinkako aktibitatea zen eta arrantza, ordea, aldi batzuetan, ikuspuntu ekonomikotik, lehen mailakoa.[2]
Zeramika
aldatuBaraditar zeramika oso landua zen, kalitate handikoa. Ontziak oso finak ziren eta kolore desberdinetakoak: gorriak, marroiak edo beltzak. Kolore horiek, askotan, erabilitako tekniken ondorioak ziren. Erabiltzen zuten buztina gorria izaten zen. Beltza kolorea, bestetik, piezak egozteko erabiltzen zuten sistemaren ondorioa zen: ahoz behera jartzen zituzten eta ertza horren ondorioz belztu egiten zen. Barruko aldea ere, airea satzen ez zenez, buztina ez zen herdolitzen eta ez zuen gorri kolorea hartzen. Goiko ertza eta barrukoa beltza izaten zen. Harrizko-tresnak, aldiz, ez dirudite oso landuak.[1]
Nekropoliak
aldatuHilobiak obal itxurakoak edo laukizuzeneko itxurakoak ziren. Ez ziren oso sakonak eta ohikoa zen gorpu bat baino gehiago hilobi berean jartzea. Gorpuak fetu jarreran jartzen ziren, ezkerreko aldearen gainean eta burua hegoalderuntz, mendebalderuntz begira. Gorpuak larruekin edo esterekin bilduta hilobiratzen ziren. Gorpuekin batera bitxiak, kutunak, ontziak,bolizko goilarak eta harri bitxiak lurperatzen ziren. Hilobietan ere ogia, garagar et garia aurkitu da. Jantziak lihozkoak eta larruzkoak izaten ziren.
Aztarnategiak
aldatuEl-Badaritik gertu Deir Tasa eta El-Mostagedda aztarnategiak daude. Hauetan Badari kulturaren aztarna zaharrenak aurkitu dituzte, Tasiense izenarekin ezagututa. Beste aztarnategiak hauek izan dira:El-Hammamiya, El-Matmar eta El-Qau. Hurrutiagoa beste hauek daude: Hierakonpolis eta Hermontis. K.a. 4000 urte inguruan Badari kultura beste bitan banatu zen: Naqada I Egipto Garaian eta Maadi-Buto Egipto Beherean.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Egiptoko aurrehistoriaren kulturak.
- (Gaztelaniaz):Badari kultura.