Bernhard Riemann
Georg Friedrich Bernhard Riemann (Breselenz, Alemania, 1826ko irailaren 17a - Verbania, Italia, 1866ko uztailaren 20a) matematikari alemaniarra izan zen. Analisiaren eta geometria diferentzialaren arloetan ekarpen garrantzitsuak egin zituen, eta horietako batzuek erlatibitate orokorraren garapenerako bidea erraztu zuten. Bere izena honako kontzeptuekin dago lotuta: zeta funtzioa, Riemannen hipotesia, Riemannen integrala, Riemannen barietatea, Riemannen gainazalak, Riemannen geometria.
Biografia
aldatuRiemann artzain luterano baten seme izan zen. 1846an Göttingeneko Unibertsitatean filologia eta teologia ikasten hasi zen. Artzain bihurtu, eta aitari atsegin ematea eta familiari lagundu ahal izatea ziren bere helburu nagusiak. 1847an matematikak ikasteko nahikoa diru lortu zuen. Berlina joan zen. Han Jacobi, Dirichlet eta Steinerrek irakasten zuten. 1849an Göttingenera itzuli zen. 1859an Riemannen hipotesia formulatu zuen, matematiketan ebatzi gabeko problema ospetsu eta garrantzitsuenetarikoa. Bere lehen hitzaldiak 1854an eman zituen, eta horietan Riemannen geometriaren inguruko arloa sortu zuen. Italiara egin zuen hirugarren bidaian hil zen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernhard Riemann |