Changeling (filma)
Changeling (euskaraz Elkartrukea) 2008ko Clint Eastwood estatubatuar zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendu eta ekoiztutako drama filma bat da. Angelina Jolie, John Malkovich, Amy Ryan, Geoff Pierson, Jeffrey Donovan, Jason Butler Harner, Colm Feore, Michael Kelly eta Gattlin Griffith aktoreek antzeztu zuten. 1920ko hamarkadan jazotako Winevilleko oilategiko hilketen kasuan oinarritua dago, hartan haurreen hilketa eta elkartrukeak gauzatu ziren.
Hiru Oscar Sarietarako eta zortzi BAFTA Sarietarako izendapenak jaso zituen. Canneseko Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu zen.
Argumentua
aldatu1928, Los Angeles. Christine Collins (Angelina Jolie) bere semea aztarnarik laga gabe desagertu berri den ama ezkongabea da. Hilabete batzuk beranduago, poliziak mutikoa topatu berri duela berri emango diote, baina hura ikusi bezain azkar, Christine bere semea ez dela jabetuko da.
Halere, poliziak hura dela hainbeste errepikatu eta gertatutakoarekin hain nahasia dagoenez, mutikoa bere etxera eraman baina poliziari bilaketarekin jarrai dezala eskatuko die. Poliziak nola edo hala kasua itxi eta bere burua zurituz hedabideetan nahiz jendaurrean ikerketa arrakastatsua izan dela azalerazi nahi du, hortaz Christine berearekin jarraitzen duela ikusirik erotzat jo eta iritzi publikoaren aurrean ama axolagabetzat aurkeztuko du. Azkenean, Christinek beregan sinistu eta bere benetazko semea topatzeko ahaleginean lagunduko duen Briegleb (John Malkovich) erreberendoarekin topo egingo du.
Bitartean, desagerketaren kasua argitzeko lanari ekingo dio izen euskalduneko polizia batek, Lester Ybarrak (Michael Kelly).
Aktoreak
aldatu- Angelina Jolie: Christine Dunne Collins (1891–1964)
- Jeffrey Donovan: J. J. Jones
- John Malkovich: Gustav Briegleb
- Jason Butler Harner: Gordon Northcott
- Amy Ryan: Carol Dexter
- Michael Kelly: Lester Ybarra
- Geoff Pierson: Sammy Hahn
- Colm Feore: James E. Davis
- Denis O'Hare: Jonathan Steel
Kanpo estekak
aldatu- Changeling filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea ikusgai (Ingelesez)