Christopher Marlowe
Christopher Marlowe (1564ko otsailaren 26an bataiatua - 1593ko maiatzaren 30a) garai elisabetarreko dramaturgo, poeta eta itzultzaile ingelesa izan zen. Bere bertso zuriak ospe handia eman zion.
Christopher Marlowe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Canterbury, 1564ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Deptford (en) , 1593ko maiatzaren 30a (juliotar egutegia) (29 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: ezezaguna stabbing attack (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Corpus Christi College (en) Cambridgeko Unibertsitatea The King's School Canterbury (en) |
Hezkuntza-maila | Arte-masterra |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, poeta, itzultzailea eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | English Renaissance theatre (en) |
| |
Bizitzako daturik aipagarrienak
aldatuCanterburyn jaio zen, zapatagin baten seme zelarik. Canterburyko Corpus Christi Collegeean ikasketak eta arte-batxilergoa burutu zituen. Horren ondoren, Marlowe unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Hala ere, izendapen hau oso polemikoa izan zen, zurrumurruek esaten baitzuten Marlow Frantzian ibili zela abadetza egiten katolizismora pasatzeko. Bestalde, Privi Council-ari esker, Marlowek tituloa lortu zuen, erreginarenganako errespetua zela medio.
Londresko eszenatokian arrakasta handiz onartu ziren bere lanak, Tamerlan handia bere lehenengo antzezlana batez ere. Lan hoenk Timur konkistatzailearen historia kontatzen du, 1587.urtean. Horren ondoren Doctor Fausto, Malta judua edota Parisko hilketa bezalako nobelak idatzi zituen.
Halere, Marlowen antzerkilanek arrakasta handia izan zuten. Bere lan gehienak Admiral's Men antzerki-konpainiak antzezten zituen, XVI.mendearen azkenengo hamarkadaren inguruan.
Cristopher Marlowe erahilia izan zen 1593ko maiatzaren 30ean.
Lanak
aldatuAntzerki-lanak
aldatu- Tamburlaine
- Doctor Faustus
- The Jew of Malta
- Edward II
- The Massacre at Paris
- Dido, Queen of Carthage
Poemak
aldatu- The Passionate Shepherd to His Love
- Hero and Leander
- Ovidioren Elegien itzulpena
- Lucanoren Farsaliaren itzulpena
Ikus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Christopher Marlowe |