David Chipperfield

ingeles arkitektoa

David Alan Chipperfield (Londres, 1953ko abenduaren 18a) ingeles arkitektoa da.

David Chipperfield

(2012)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Alan Chipperfield
JaiotzaLondres1953ko abenduaren 18a (71 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaArchitectural Association School of Architecture (en) Itzuli
Kingstoneko Unibertsitatea
Wellington School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, unibertsitateko irakaslea eta diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Swiss Federal Institute of Technology in Lausanne (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Arts
Accademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli

1976an Londresko Kingston School of Arts-en graduatu zen eta ondoren Architecture Association-en arkitektura ikasi zuen. David Chipperfield Architects izeneko arkitektura-estudioa sortu aurretik, Douglas Stephenen, Norman Fosterren eta Richard Rogersen estudioetan lan egin zuen. Londres, Paris, Tokio eta New Yorkeko denden barnealdeak diseinatzen hasi zen. Bere diseinuen arrakastaren ondoren, enkarguak jaso zituen Japonian, eta gero Londresen eta Alemanian. 1997an bere lanik garrantzitsuenetako bat hasi zen, Neues Museuma Berlinen berreraikitzen. 2011ra arte bere obra gehienak Europa Kontinentalean zeuden, baina urte horretan Londresen enkargu garrantzitsuak jaso zituen. Ordutik aurrera, proiektuak egin zituen Estatu Batuetan eta munduko beste leku batzuetan.

Eraikinak ez dira estilo jakin batekoak, nahiz eta batzuetan Norman Foster, Zaha Hadid eta Santiago Calatravaren lanen estilo kargatuaren aurkako erreakzioa izan.

Chipperfield arkitektura irakaslea izan da Europan eta Estatu Batuetan eta 2023an Pritzker Saria irabazi zuen.

Lan hautatuak

aldatu

Erresuma Batuan amaitutako eraikinak

aldatu
  • River and Rowing Museum, Henley-on-Thames, Oxfordshire, (1989–1997)
  • Gormley Studio, Londres, (1998–2001)
  • BBC Pacific Quay, Glasgow, (2001–2007)
  • Turner Contemporary, Margate, Kent, (2011)
  • The Hepworth Wakefield, Wakefield, West Yorkshire, (2011)
  • Café Royal Hotel, Londres (2008–2012)
  • One Pancras Square, Londres (2008–2013)
  • One Kensington Gardens, Londres (2010–2015)
  • Valentino SpA, flagship store, Londres (2016)

Erresuma Batutik kanpo amaitutako eraikinak

aldatu
  • Toyota Auto Kyoto, Kyoto, Japonia (1989–90)
  • Figge Art Museum, Davenport, Iowa, AEB (1999–2005)
  • Museum of Cultures (MUDEC), Milan, Italia (2000–2015)
  • Des Moines Public Library (2002–2006)
  • Museum of Modern Literature, Alemania (2002–2006)
  • Hotel Puerta America, hirugarren solairua, Espainia (2003–2005)
  • America's Cup Building , Valentzia, Espainia (2005–2006)
  • Liangzhu Culture Museum, Hangzhou, Zhejiang probintzia, Txina (2007)
  • Empire Riverside Hotel, St. Pauli, Hanburgo, Alemania (2007)
  • Neues Museum, Museoen uhartea, Berlin (1997–2009)
  • Museum Folkwang, Essen, Alemania (2007–2010)
  • Justiziaren Hiria, Bartzelona (2002–2011)
  • Saint Louis Art Museum, Missouri, AEB (2005–2013)
  • Museo Jumex, Mexico Hiria (2009–2013)
  • Valentino SpA, flagship store, New York (2014)
  • Xixi Wetland Estate, Txina, (2007–2015)
  • The Bryant, New York, AEB, (2013–2018)
  • Kunsthaus Zürich, Zürich, Suitza (2008–2020)

Eraikitzen ari diren eraikinak

aldatu
  • James Simon Gallery, Museoen uhartea, Berlin, Alemania (2007–2018)
  • Royal Academy of Arts Masterplan, Londres, (2008–2018)
  • Amorepacific Headquarters, Seul, Hego Korea (2010–2017)
  • Neue Nationalgalerie berritzea Berlin, Alemania, (2012–gaur egun)
  • Nobel Zentroa, Stockholm, Suedia (2013–gaur egun)
  • Metropolitan Museum of Art Southwest Wing, New York, AEB (2015–gaur egun)
  • US Embassy Conversion, London, UK (2016–gaur egun)
  • Procuratie Vecchie berritzea, Piazza San Marco, Venezia, Italia (2017–gaur egun)

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy