Die PARTEI

Alderdi politiko satirikoa

Die Partei, euskaraz "alderdia", Die Partei für Arbeit, Rechtsstaat, Tierschutz, Elitenförderung und basisdemokratische Initiative (Lanaren, Zuzenbideko Estatuaren, Animalien Babesaren, Eliteen Sustapenen eta Herri Ekimen Demokratikoaren aldeko alderdia) alderdi politiko satiriko alemaniarra da[1]. 2004an sortu zuten Titanic aldizkari satiriko alemaniarreko editoreek. [2]

Die PARTEI
BuruzagiaMartin Sonneborn
Sorrera2014
Egoitza nagusiaBerlin
Ideologia politikoasatirikoa
https://www.die-partei.de/

Martin Sonneborn, Die PARTEIko buruzagia

Martin Sonnebornek zuzentzen du. Europako Parlamenturako 2014ko hauteskundeetan alderdiak aulki bat irabazi zuen, eta alderdi satiriko batek Europako Parlamentuan eserleku bat irabazi duen lehen aldia markatu zuen. Europako Parlamenturako 2019ko hauteskundeetan, alderdiak bigarren eserleku bat lortu zuen, Nico Semsrottek okupatua. 2024ko hauteskundeetan ere bi eserlekuak mantendu zituen.[3]

Partei für Arbeit, Rechtsstaat, Tierschutz, Elitenförderung und basisdemokratische Initiative ("Lanaren Aldeko Alderdia, Zuzenbide Estatua, Animalien Babeslea, Eliteen Sustapena eta Oinarrizko Ekimen Demokratikoa") PARTEIren akronimo errepikatua da: Die Partei ("alderdia") esaldiak alderdi totalitarioak iradokitzen ditu —esaterako, SED ( Ekialdeko Alemaniako gobernuko alderdi ohia) edo Alderdi Naziarena—, eta, beraz, itxurazko asmo totalitarioen erreferentzia mintzaira da.

Erabili izan dituzten sloganak

aldatu
  1. Planeta asko ditugu, ekonomia bakarra.
  2. Berlin guztiak gorroto du politika.[4]
  3. Europarekiko konpromisoa. Kontinentea esan nahi dut.[1]
  4. Garagardoaren prezioa gelditu orain.
  5. Animalien ongizatea nahi dugu. Animalien esperimentuen ordez, goi mailako kirolariak erabili.
  6. Gainerako alderdiek baino lan gutxiago egiten dugu, baina gogorrago.
  7. Europa burokratiko, autoritario eta zentralizatuaren alde.
  8. Ez dugu ezer agintzen eta agindutakoa betetzen dugu.
  9. Guztiaren kontra, aspertzearen kontra izan ezik.
  10. Ez eskuinera, ez ezkerrera, aurrera baizik
  11. Etorkizuna gara, iragana ere hobea zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Alemanez) Germany, Die PARTEI, Berlin. «Die PARTEI» Die PARTEI (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  2. (Ingelesez) «Die PARTEI» Exberliner 2013-09-20 (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
  3. (Alemanez) «Ergebnisse - Die Bundeswahlleiterin» www.bundeswahlleiterin.de (Noiz kontsultatua: 2024-06-11).
  4. «https://twitter.com/dieparteiberlin/status/1520768081500553217/photo/1» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).

Kanpo estekak

aldatu
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy