Erandio
Erandio Bizkaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatua. Udalerriak 17,65 km2 ditu eta 2016. urtean 23.906 biztanle zituen.
Erandio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Altzagako hirigunea eta Bilboko itsadarra. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Bilbo Handia | ||||||||||
Izen ofiziala | Erandio | ||||||||||
Alkatea | Aitziber Oliban Gutierrez (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48950 | ||||||||||
INE kodea | 48902 | ||||||||||
Herritarra | erandiotar, erandioztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°18′17″N 2°58′23″W / 43.3047°N 2.9731°W | ||||||||||
Azalera | 17,56 km² | ||||||||||
Garaiera | 19 metro | ||||||||||
Distantzia | 8 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 24.662 (2024) 251 (2023) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.397,44 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 6,91 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,89 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 47,63 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,8 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 9,05 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 13,62 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 24,76 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 10.12 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.erandio.eus/ |
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuMugakide ditu iparraldean Urduliz, Laukiz eta Berango; hegoaldean, Bilbo; ekialdean, Loiu eta Sondika; eta mendebaldean, Leioa eta Getxo. Erandio Ibaizabaleko eskuinaldean dago, itsasora begira, eta Ibaizabaleko ezkerraldean, aurrez aurre, Barakaldo eta Sestao daude.
Erandio da Bilbo Handiko Eskuinaldean izaera industriala duen udalerri bakarra da.
Herrigunea eta auzoak
aldatuErandio ondorengo entitate historiko edo herriguneek osatzen dute:
- Altzaga (10.619 biztanle)
- Arriaga (512 biz.)
- Astrabudua (10.207 biz.)
- Asua (317 biz.)
- Erandiogoikoa (1.709 biz.)
- Goierri (522 biz.)
- Lutxana-Enekuri (653 biz.)
Mendi muinoak
aldatu- Karabezu.
- Kukularra Ategorri futbol zelaia, hilerria, Altzaga ikastola.
- Unbeko mendilerroa, Unbe.
- San Bernabe (Deustuko mugan).
Historia
aldatuXVI. mendeko dokumentu batzuetan Herandio grafia erabiltzen zen.[4] Esate baterako 1526an Leioa Erandiotik desanexionatu zeneko dokumentazioan.[4]
Ez da ezagutzen noiz sortu zen Erandioko elizatea, baina badakigu XIX. mendera arte herriaren gune nagusia gaur egun Erandiogoikoa izenez ezagutzen den auzoaren inguruan hedatzen zela. Erandioko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan zen mendeetan zehar, baina XIX. mendeko industrializazioarekin industria nagusituz joan zen.
Industriaren garapenarekin batera, Erandiogoikoa garrantzia galduz joan zen, herriko beste gune batzuen mesedetan. Gaur egun, Erandioko erdigunea Altzaga edo Desertu izeneko gunearen inguruan kokatzen da. 1924an, Bilbok Deustuko elizatea anexionatu eta hiru urtera, Erandioko Lutxana auzoa anexionatu zuen. Orduan Lutxanak 702 biztanle zeuzkan.
Altxamendu faxistaren garaietan Erandiok bonbardeketa batzuk jasan zituen. Faxisten hegazkinek 29 hildako eta 37 zauritu eragin zituzten 30 eguneko epean. Herritar askok herritik ihes egiteko beharra sentitu zuten[5].
Bilboko biztanleriaren beharrizanak asetzeko, 1940an udalerriaren beste zati handi bat anexionatu zen[6] eta azkenik 1966an Asua Haran guztia. 1983an, Bilbotik banandu ziren anexionatutako lurralde guztiak, besteak beste Erandio udalerria.
Gasaren gatazka
aldatu1969an, hodei toxiko baten ondorioz, ezinezkoa zen Erandion arnasa lasai hartzea, eta herritarrak kalera irten ziren egoera salatzeko, errepideak moztu zituzten eta poliziak garai hartan ohikoa zen errepresioarekin esku hartu zuen. Grebara deitu zuten klandestinitatean zeuden talde antolatuetatik, eta protestek jarraitu egin zuten. Espainiako poliziak benetako suarekin erantzun zien kalera irten ziren protesta-egileei eta bi pertsona hil zituzten: Antón Fernández bala frankista batek jo zuen urriaren 28ko gauean, larri zauritu eta 15 egun geroago hil egin zen; hurrengo egunean, Antónek tiroa jaso eta hurrengo egunean, grebarako deialdia zegoen eta Josu Murueta beste bala frankista batek jo zuen, eta hortxe hil egin zen.[7][8][9][10]
Ez zen inoiz erantzukizunik argitu, ez zen inoiz azalpenik eman.
Astrabuduako plaza nagusia Josu Murueta plaza deitzen da gaur egun.
Demografia
aldatuErandiok 23906 biztanle zituen 2016. urtean. Udalerriak XX. mendean izan zituen anexio eta desanexioen historiaren ondorioz, ez dago sasoi hartako populazio daturik.
1990eko hamarkadatik aurrera Erandio 25.000 biztanleren bueltan mantendu da, gorabehera txikiekin. Horietatik gehienak bi auzo nagusietan, Altzagan eta Astrabuduan.
Erandioko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeen ondotik, Aitziber Oliban Gutierrez jelkidea da Erandioko alkate.
Udal hauteskundeak
aldatuErandioko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 9 / 21 |
9 / 21 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 4 / 21 |
5 / 21 |
|||
Euskal Herria Bildu | 3 / 21 |
5 / 21 |
|||
Ganemos -> Ahal Dugu | 4 / 21 |
2 / 21 |
|||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 21 |
0 / 21 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateen zerrenda
aldatuAlkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
---|---|---|---|
Gotzon Fano Orayen | 1983 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Mikel Arieta-Araunabeña Bustinza | 1995 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Joseba Goikouria Zarraga | 2011 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Aitziber Oliban Gutiérrez | 2019 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Azpiegiturak
aldatuGarraioa
aldatuBilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Bi hiri horien artean egoteak eta XX. mendean zehar herriak izandako industria-garapen handiak sortutako hainbat beharrek eta premiak komunikazio egokiak sortaraztera bultzatu zuten udala. Horren ondorioz, Erandiok dauzkan komunikazio onak dira, besteak beste, Bizkaibus konpainiak Bilborekin lotzen du . Gainera, Bilboko metroari esker, ibilgailu pilaketek sortzen dituzten arazoei erantzuna eman zaie bai eta herritarren mugikortasuna handitu ere.
Metroa
aldatuBilboko metroaren 1. lineak Erandio zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:
Trena
aldatuEuskotrenen anezka zerbitzuak Lutxanako geltokia Sondikakoarekin lotzen du.
Autobusa
aldatuBizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
Ondare erlijiosoa
aldatu- Andra Maria eliza
- Madalena baseliza
- Martiartuko San Antonio baseliza
- San Kristobal baseliza
- Santi Mami baseliza
- San Pablo eta San Bernabe baseliza
Ondare zibila
aldatu- Asua dorretxea
- Martiartu dorretxea: Goierri auzoan dagoen XVI. mendeko dorretxea.
- Ugarte dorretxea
Argazki galeria
aldatu-
Andra Maria eliza, Erandiogoikoa auzoan.
-
Udaletxe zaharra, Erandiogoikoan
-
Bilboko itsasadarraren ertzeko zamaketa garabi bat.
-
Asua ibaiaren ertzeko zamaketa garabi bat.
-
Ertzaintzaren Erandioko zentrala.
-
Industriari monumentua, Astrabuduan.
-
Josu Murueta plaza, Astrabuduan.
-
Hiru gurutze.
Kultura
aldatuEuskara egoera soziolinguistiko gutxiagotuan egonik, herriko kultura adierazpen gehienak gaztelaniaz egin dira azken hamarkadetan.[12]
Euskara
aldatuBizkaieraren parte den Txorierriko euskara[13][14][16] da Erandion kokatzen dena. Gaur egun erandioztarren % 25 inguru euskaldunak dira. 1996ko datuek diotenez, Asua eta Goierri auzoak dira euskaldunenak. Bertako jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera da, mugakideak diren Leioa, Berango eta Derioko hizkerekin kidetutakoa hein handi batean. Iñaki Gamindek azken herri horietako aldaerak aztertu ditu.
Biblioteka
aldatuErandioko bibliotekak Altzagan eta Astrabuduan daude. Hauek dira helbideak:
- Altzagako biblioteka: Jesus Aranburu kalea, 6/8. Tfnoa.: 944170071.
- Astrabuduko biblioteka: Josu Murueta kalea. Tfnoa.: 944672946.
Literatura
aldatuEuskara egoera soziolinguistiko gutxiagotuan egonik, herriko kultura adierazpen gehienak gaztelaniaz egin dira azken hamarkadetan.[17]
Jaiak eta ospakizunak
aldatu- Ekainaren 11: Berbabe Deuna. Fano Auzunea.
- Ekainaren 13: San Antonio. Goierri.
- Ekainaren 29: San Pedro. Kukularra.
- Uztailaren 3: San Trifon. Arriaga.
- Uztailaren 10: Kristobal Deuna. Goierri.
- Uztaileko bigarren hamabostaldia: Asua.
- Abuztuaren 10: San Lorenzo. Astrabudua.
- Abuztuaren 15: Andre Maria. Erandio Goikoa.
- Abuztuaren 17-18: Santimami.
- Abuztuaren 28: San Agustin. Altzaga.
- Iraileko lehen astea: Enekuri.
- Iraileko hirugarren astea: Lutxana
Erandioztar ospetsuak
aldatu- Ramon Rubial (1906-1999), politikaria.
- Telmo Zarraonaindia (1921-2006), futbolaria.
- Jose Luis Bilbao Mentxaka, Bala Beltz (1921-2014), futbolaria.
- Juan Trabudua Aretxabaleta (1929), idi-probalaria.
- Txomin Ziluaga (1939-2012), politikaria eta unibertsitate-irakaslea.
- Luis Maria Etxeberria (1940-2016), futbolaria.
- Alex Angulo (1953-2014), aktorea.
- Xabier Oleaga (1956-), ikastolen mugimendua eta Euskaldunon Egunkariaren bultzatzailea.
- Sendoa Agirre (1975-), futbolaria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b «Historias de Erandio: Cuando Erandio perdió Leioa» Historias de Erandio 2020-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
- ↑ «Ordena, etekina - Uribe kosta» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Anexiones y desanexiones". - Historias de Erandio» historiasdeerandio.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
- ↑ «"Erandio 1969. Sendatu gabeko zauria" liburua argitaratu dute - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
- ↑ «(Antón Fernández eta Josu Murueta hil zituzten duela) 52 urte - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
- ↑ «Kutsadurarik ez dutela nahi aldarrikatu dute ehunka erandioztarrek - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Homenaje en Erandio a Josu Murueta y Anton Fernandez en el aniversario de sus asesinatos» insurgente.org . Tu diario de izquierdas 2021-11-01 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
- ↑ "Erandio", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
- ↑ (Gaztelaniaz) ecomunicacion. (2023-04-08). «Erandio y las Letras: Un repaso a los brillantes escritores que podemos encontrar en el municipio.» ECOmunica Erandio-Leioa (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ a b «Txorierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ a b «Erandio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ «Etxean euskaraz, kalean erdaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ «Naia Eguskiza eta Iñaki Gaminde: "Mundu-ikuskera ezberdinek euskara oso aberatsa sortu due Erandion" - Erandio» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) ecomunicacion. (2023-04-08). «Erandio y las Letras: Un repaso a los brillantes escritores que podemos encontrar en el municipio.» ECOmunica Erandio-Leioa (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Erandioko Udalaren webgunea (Gaztelaniaz)