Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan[1] Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek Eusko Legebiltzarkideak hautatzen dituzte. Eusko Legebiltzarrak hirurogeita hamabost kide ditu. Azkenekoz 2020an egin zuten.
Legeria
aldatuEusko Legebiltzarrerako hauteskundetarako legeria Espainiako 1978ko konstituzioak, 5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoak,[2] 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak eta 5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoak —azkenekoz 2020an berregina— osatzen dute.
Hauteskunde-sistema
aldatu1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren arabera, legebiltzarkideak bozketa orokor, aske, zuzen eta isilpeko bidez hautatuak izango dira.[3] Hauteskunde-barruti bakoitzean, izen askoko ordezkaritza proportzional erabiltzen dute, hauteskunde-zerrenda itxiak dituena.
Hauteskunde-barrutiek hiru lurralde historikoekin bat egiten dute: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa.[3] Lurralde historiko bakoitzeko ordezkari-kopuru berdinak izan behar dira eta, 5/1990 Legeak hala aginduta, hogeita bost dira.[4]
Hauteskunde-zerrenden artean jarleku-banaketa egiteko D'Hondt metodoa erabiltzen dute, 5/1990 Legeak hala aginduta.[4] Banaketan parte hartzeko hauteskunde-muga boto baliodunen %3a da (hau da boto zuriak kontuan hartuz).[4]
Emaitzak
aldatuHauteskundeak | Parte-hartzea | Hauteskundeen ondorengo Jaurlaritza |
Legebiltzarraren osaera | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1980 | %59,8 |
EAJ | 25/60 |
| ||||||||||||||
1984 | %68,5 |
EAJ | 32/75 |
| ||||||||||||||
1986 | %69,6 |
EAJ, PSE | 36/75 |
| ||||||||||||||
1990 | %61,0 |
EAJ, EA, EE | 37/75 |
| ||||||||||||||
1994 | %59,7 |
EAJ, PSE, EA | 42/75 |
| ||||||||||||||
1998 | %70,0 |
EAJ, EA | 27/75 |
| ||||||||||||||
2001 | %78,5 |
EAJ-EA, EB-B | 36/75 |
| ||||||||||||||
2005 | %67,9 |
EAJ-EA, EB-B | 32/75 |
| ||||||||||||||
2009 | %64,7 |
PSE-EE | 25/75 |
| ||||||||||||||
2012 | %64,0 |
EAJ | 27/75 |
| ||||||||||||||
2016 | %60,0 |
EAJ, PSE-EE | 37/75 |
| ||||||||||||||
2020 | %50,8 |
EAJ, PSE-EE | 41/75 |
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hauteskundeen hiztegia] [2012]
- ↑ (Gaztelaniaz) Ley Orgánica 5/1985, de 19 de junio, del Régimen Electoral General. BOE 1985-6-19 BOE-A-1985-11672 ISSN 0212-033X..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco. BOE 1979-12-22 BOE-A-1979-30177 ISSN 0212-033X..
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Ley 5/1990, de 15 de junio, de Elecciones al Parlamento Vasco. BOE 1990-7-6.