Faisal II.a
Faisal II.a[1] (arabieraz: الملك فيصل الثاني, Al-Malik Fayṣal Ath-thānī; Bagdad, Irak, 1935eko maiatzaren 2a - 1958ko uztailaren 14a) Irakeko erregea izan zen 1939-1958 bitarteko urteetan. Faisal I.aren biloba zen. Errege egin zuten Rhazi I.a bere aita ezbeharrez hil zenean (1939), Abd Allah bere osaba erregeorde zela. Rashid Alik jo zuen estatu-kolpearen ondoren (1941), amak erbestera eraman zuen. 1953an Irakera itzuli ondoren, erregetza hartu eta Irak eta Jordaniako errege hatxemitek osaturiko Arabiar Batasuneko buru bihurtu zen, Arabiar Errepublika Batuari aurre egitearren (1958). 1958ko Irakeko iraultzaren ondoren, aginpidetik kendu eta hil egin zuten.
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faisal II.a |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Irakeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |