Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa
Frederiko Gilen IV.a (alemanez: Friedrich Wilhelm IV.; Berlin, 1795eko urriaren 15a – Potsdam, 1861eko urtarrilaren 2a) Prusiako erregea izan zen 1840-1861 bitarteko urteetan.
Bizitza
aldatuFrederiko Gilen Berlinen jaio zen 1795eko urriaren 15ean. 1840ko ekainaren 7an oinordetu zuen Prusiako koroa, aita, Frederiko Gilen III.a, hil ondoren.
Gizon ahula zen, eta hasieran agindu zituen berrikuntzak ez zituen egin. 1848ko iraultzak beharturik, konstituzio liberal bat onartu behar izan zuen, baina aldaketa handiak egin zizkion gero. Frankfurteko Biltzar Nazionalak eskaintzen zion inperio koroari uko egin zion, baina Radowitz bere ministroak bultzatzen zuen “Alemania Txikiko” politikari eutsi zion. 1858an erotu egin zen, eta aginpidea Gilen I.aren eskuetara igaro zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/11/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.