Harikortasun
(«Harikor» orritik birbideratua)
Harikortasuna[1] metal batek edo aleazio batek hotzean deformatua edo tenkatua izateko duen gaitasuna da; hari bihurtzeko duen erraztasuna.[2] Propietate hori duten materialei harikor esaten zaie. Material ez-harikorrak hauskortzat jotzen dira. Nahiz eta material harikorrak ere hautsi daitezkeen esfortzu egokiarekin, haustura hori deformazio handiak gertatu ondoren bakarrik gertatzen da.
Material oso harikorren adibide batzuk urrea, zilarra, kobrea, brontzea eta letoia dira.
Bestela esanda, material bat harikorra da trakzio batek eragindako luzetarako luzapenaren eta zeharkako sekzioaren gutxitzearen arteko erlazioa oso handia denean.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Arkitektura hiztegia] [2024] eta Elhuyar Hiztegia
- ↑ Euskalterm: [Metalurgia Hiztegia] [2012]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |