Italiako Giroa
Italiako Giroa (italieraz eta ofizialki: Giro d'Italia, /ˈdʒiːro diˈtaːlja/ ahoskatua), askotan Giroa bezala soilik ezagutua, Italiako txirrindularitza lasterketa garrantzitsuena da. 1909. urtean izan zuen lehen ekitaldia eta Luigi Ganna Italiarrak irabazi zuen.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1909 | ||
Ekitaldi kopurua | 107 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Mai) | ||
Mota | Itzuli handi | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Italia | ||
Antolatzailea | RCS MediaGroup | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Mailak | 2.PT (2005-2010) 2.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Tadej Pogačar | ||
Garaipen gehien lortu duena | Alfredo Binda Fausto Coppi Eddy Merckx (5 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2024ko Italiako Giroa | |||
Dokumentazioa |
Itzuli handien sailean sailkatuta dago eta Maiatzean ospatzen da, hiru astez Italiako txoko guztiak zeharkatuz.
Historia
aldatuItaliako Giroa Frantziako Tourrarekin inspiratu zen, eta lasterketa frantsesa L'Auto egunkariak antolatzen bazuen, Italiako Giroa La Gazzetta dello Sport egunkaria hasi zen antolakuntza lanetan. Historiako aurreneko Giroa Milanen hasi zen, zortzi etapa ziren eta 2448 km guztira. Irabazlea Luigi Ganna izan zen.
Maillotak
aldatuFrantziako Tourrean ez bezala, sailkapen orokorreko liderrak Maglia Rosa ("Maillot Arrosa") janzten du, 1931z geroztik, kolore hori baitzen La Gazzetta dello Sport egunkariko orrietakoa. Mendiko erregeak Maglia Verdea ("Maillot berdea") eramaten du, eta sprintetako sailkapeneko liderrak, Maglia Ciclaminoa ("Maillot Morea"). Italiako Giroak Intergiro delako sailkapena ere badu eta horren liderrak maillot urdina janzten du.
Palmaresa
aldatu2022ko edizioa barne kontuan hartuta, garaipen bat baino gehiago lortu dituzten txirrindulariak hauexek dira:
Txirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Alfredo Binda | 5 | 1925, 1927, 1928, 1929, 1933 |
Fausto Coppi | 5 | 1940, 1947, 1949, 1952, 1953 |
Eddy Merckx | 5 | 1968, 1970, 1972, 1973, 1974 |
Costante Girardengo | 3 | 1919, 1923, 1926 |
Gino Bartali | 3 | 1936, 1937, 1946 |
Fiorenzo Magni | 3 | 1948, 1951, 1955 |
Felice Gimondi | 3 | 1967, 1969, 1976 |
Bernard Hinault | 3 | 1980, 1982, 1985 |
Carlo Galetti | 2 | 1910, 1911 |
Giovanni Brunero | 2 | 1921, 1922 |
Giovanni Valetti | 2 | 1938, 1939 |
Charly Gaul | 2 | 1956, 1959 |
Franco Balmamion | 2 | 1962, 1963 |
Jacques Anquetil | 2 | 1960, 1964 |
Giuseppe Saronni | 2 | 1979, 1983 |
Miguel Indurain | 2 | 1992, 1993 |
Ivan Gotti | 2 | 1997, 1999 |
Gilberto Simoni | 2 | 2001, 2003 |
Paolo Savoldelli | 2 | 2002, 2005 |
Ivan Basso | 2 | 2006, 2010 |
Alberto Contador | 2 | 2008, 2015 |
Vincenzo Nibali | 2 | 2013, 2016 |
Edizio guztiak
aldatu- 1912ko Italiako Giroa taldeka jokatu zen. Atala talde garailea Carlo Galetti, Giovanni Michelotto eta Eberardo Pavesik osatua zegoen.
Gainontzeko sailkapenak
aldatuMendiko sailkapena
aldatuTxirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Gino Bartali | 7 | 1935, 1936, 1937, 1939, 1940, 1946, 1947 |
José Manuel Fuente | 4 | 1971, 1972, 1973, 1974 |
Fausto Coppi | 3 | 1948, 1949, 1954 |
Franco Bitossi | 3 | 1964, 1965, 1966 |
Claudio Bortolotto | 3 | 1979, 1980, 1981 |
Claudio Chiappucci | 3 | 1990, 1992, 1993 |
Erregulartasunaren saria
aldatuTxirrindularia | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Francesco Moser | 4 | 1976, 1977, 1978, 1982 |
Giuseppe Saronni | 4 | 1979, 1980, 1981, 1983 |
Roger De Vlaeminck | 3 | 1972, 1974, 1975 |
Johan van der Velde | 3 | 1985, 1987, 1988 |
Mario Cipollini | 3 | 1992, 1997, 2002 |