José Antonio Elola-Olaso
José Antonio Elola-Olaso Idiakaitz (Tandil, 1909ko ekainaren 28a - Madril, 1976ko apirilaren 23a) gipuzkoar politikaria izan zen. Valladolideko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta Gerra Zibilean matxinoen alde borrokatu zuen. Falangista sutsua, gorteetako prokuradore eta Espainiako Batzorde Olinpikoaren presidentea izan zen.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |