Khoisan
Khoisana hegoaldeko Afrikako etnia-multzoa da, khoi eta san herriak biltzen dituena.
Khoisan | |
---|---|
San etniako gizona | |
Biztanleak guztira | |
400.000 inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hegoaldeko Afrika | |
Hizkuntza | |
Khoisan hizkuntzak afrikaansa | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, Afrikako erlijio tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Historia
aldatuGoi Paleolitotik, Sangoan kulturako ehiztari-biltzaileak finkatu ziren hegoaldeko Afrikan. Gaur egungo san eta khoi herrietako ezaugarri fisikoek bat egiten dute sangoan kulturetako hezurrekin. Biek itxura fisikoa eta hizkuntza-familia antzekoak dituzte. Argi dirudi khoiak sanengandik urrundu zirela aldameneko bantuen abeltzaintza (behiak eta ahuntzak) bereganatuta. Khoisan herriak, beraz, hegoaldeko Afrikako jatorrizko biztanleak izan ziren, bantuen migrazioek hegoaldera jo baino lehenagokoak eta, jakina, europarren kolonizazioaren aurretik ere.