Luis Corvalán
Luis Alberto Corvalán Lepe (Puerto Montt, 1916ko irailaren 14a - Santiago, 2010eko uztailaren 21a) txiletar politikaria izan zen.
Luis Corvalán | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Puerto Montt, 1916ko irailaren 14a | ||
Herrialdea | Txile | ||
Heriotza | Santiago, 2010eko uztailaren 21a (93 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, kazetaria eta irakaslea | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Txileko Alderdi Komunista | ||
Txileko Alderdi Komunistako kide egin zen 1932an, eta kazetaritzan jardun zuen. 1958an, alderdiko idazkari nagusi hautatu zuten. 1973an, Pinochet jeneralak gidatutako estatu kolpearen ondoren, atxilotu eta kontzentrazio-esparru batera eraman zuten. 1976an, Sobietar Batasuneko disidente politiko baten truke askatu zuten. 1988an itzuli zen Txilera, militarrek agintea utzi zutenean.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Corvalán |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.