Mady Mesplé
Mady Mesplé (Okzitaniako Tolosa, 1931ko martxoaren 7a – ib., 2020ko maiatzaren 30a) frantses opera-abeslaria izan zen, sopranoa izan zen. Pianoa eta kantua Tolosan ikasi zituen, eta ahotsa Jeanine Micheaurekin trebatu zuen Parisen. Debuta Liejako Operan egin zuen 1953an, Lakmé lanarekin. 1956an, Parisko Opera Komikoan sartu zen, eta paper handiak egin zituen han: Rigoletto (Verdi), Hoffmannen ipuinak (Offenbach), Sevillako bizargina (Rossini), Lucia di Lammermoor (Donizetti) eta Txirula miragarria (Mozart). Abeslariaren ibilbide profesionalean opera horiek eragin nabarmena izan bazuten ere, gaur egungo musikak asko erakartzen du Mady Mesplé. Harentzat idatzi zituen Charles Chaynesek Quatre Poèmes de Sappho eta Betsy Jolas, Quatuor II. 1963an, Gian Carlo Menottiren Azken basatia sortu zuen, eta, 1965ean, Hans Werner Henzeren Maitale gazteentzako elegia lanaren frantsesezko bertsioa. Pierre Boulezen zuzendaritzapean, Arnold Schönbergen Jakoben Eskala kantatu zuen Londresen, eta Maurice Ravelen Haurra eta Sorginkeriak. 1985etik 1990era, irakasle izan zen Parisko Eskola Normalean, eta Bordeleko Kontserbatorio Nazionalean, gero.
Mady Mesplé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Magdeleine Andrée Henriette Mesplé |
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1931ko martxoaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Tolosa Okzitania, 2020ko maiatzaren 30a (89 urte) |
Hobiratze lekua | cemetery of Terre Cabade (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Toulouse Conservatory school (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Jasotako sariak | |
Ahots mota | koloratura-sopranoa |
Fach | koloratura-sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EMI |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.