Maryna Vasileuskaia
Maryna Vitaleuna Vasileuskaia — bielorrusieraz: Марына Віталеўна Васілеўская — edo Marina Vitalievna Vasilevskaia — errusieraz: Марина Витальевна Василевская — (Minsk, Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialista, SESB, 1990eko irailaren 14a) bielorrusiar kosmonauta eta Belavia airelineako hegazkineko laguntzailea da.[1] Bielorrusiako lehen emakume kosmonauta izan zen.
Maryna Vasileuskaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Minsk, 1990eko irailaren 14a (34 urte) |
Herrialdea | Bielorrusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Minsk Institute of Management (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkineko laguntzailea eta cosmonaut (en) |
Enplegatzailea(k) | Belavia Q103919944 |
Jasotako sariak | ikusi
|
Astronauta | |
Misioak | Soiuz MS-25 |
Denbora espazioan | 1.190.496 segundo |
Bizitza
aldatu2022ko abenduan sei kosmonautagaietako bat hautatu zuten Bielorrusiako Zientzien Akademia Nazionalak antolatutako bielorrusiar emakume bat orbitan izeneko ekimenean, hiru mila emakume astronautagai baino gehiagoren artean hautatua.[2] 2023ko maiatzean Bielorrusiako Espazio Agentziak sei hautagaietatatik espaziora bidaiatzeko gai izendatu zuen Maryna Vasilevskaia eta Anastasia Lenkova haren ordezkotzat.[3]
2023ko uztailaren 24an Errusiako Izarren hiriko Juri Gagarin Kosmonauten Entrenamendu Zentroan espazio-hegaldirako prestakuntza teorikoa eta praktikoa hasi zuen.[4]
2024ko martxoaren 23an Nazioarteko Espazio Estaziora hegan egin zuen Tracy Caldwell Dysonekin eta Oleg Novitskirekin Soiuz MS-25 espazio-hegaldian. Espazio estazioan 13 egun igaro ondoren, Lurrera itzuli zen Soiuz MS-24 hegaldian. Horrenbestez, Bielorrusiako lehen emakume kosmonauta bihurtu zen.
2024ko apirilaren 11n Aliaksandr Lukaxenka Bielorrusiako presidenteak Bielorrusiako heroi titulua eman zion.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Errusieraz) ««Белорусская леди на орбите»: голосуй за самую обаятельную красавицу, которая может полететь в космос» Komsomolskaia Pravda 2022-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Ingelesez) «Belarusian female astronaut to go ISS in March 2024 — Roscosmos» Tass 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Errusieraz) «Белорусских участниц космического полета официально представили в Центре подготовки космонавто» Juri Gagarin Kosmonauten Entrenamendu Zentroa 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Conceden título de heroína a primera cosmonauta bielorrusa. 2024-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-04-12).