Mintegi (hezkuntza)
Hezkuntzan eta ikerkuntzan, mintegia, pertsona gutxik osatutako ikastalde bat edo lan talde bat, gai jakin eta zehatz bati buruz ikasi eta eztabaidatzeko. Ikastetxe eta unibertsitateetan irakasleak mintegika antolatzen dira, jakintza alorrak bereizi egiten dituzte eta alor bakoitzean mintegiak sortzen dituzte. Gure kulturan ohikoa izaten da mintegi bakoitzean koordinatzaile edo mintegi-buru bat egotea.
Halaber, mundu akademikoan, mintegia esaten zaio kontu jakin bat ikasteko/irakasteko helburuarekin egindako edozein batzar antolaturi[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ mintegi:. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |