Mstislav Keldyx
Mstislav Vsevolodovitx Keldyx[1] (errusieraz: Мстислав Всеволодович Келдыш; Riga, Errusiar Inperioa, 1911ko otsailaren 10a - Mosku, SESB, 1978ko ekainaren 24a) matematika eta mekanikaren esparruetako sobietar zientzialari bat izan zen, Zientzien Errusiar Akademiako kidea (1946) SESBeko Zientzien Akademiako Presidentea (1961-1975), hiru aldiz Lanaren Heroi Sozialista (1956, 1961 eta 1971), Edinburgoko Errege Elkarteko kidea (1968). Sobietar Batasuneko espazio programaren funtsezko pertsonaietako bat izan zen. SESBeko zientzialarien artean Keldyx "teoriko nagusia" ezizenarekin ezagutzen zuten, Sergei Korolevi ematen zioten "diseinu buruzagia" ezizenaren parekide.
Bizitza
aldatuKeldyx 1911n jaio zen Rigan. Lau urte zituenean familia Moskura ebakuatu zuten Lehen Mundu Gerran. Sobietar Batasunaren lehen urteetan Errepide Ingeniarien Institutu batean sartzea galarazi zioten, familia noble batekin zuen harreman baten ondorioz (1927). Hurrengo urteetan Moskuko Estatu Unibertsitatean sartu eta 1931ko uztailak 24an fisikan eta matematikan graduatzeko moldatu zen. Lana Mikhail Lavrentiev eta Sergei Txapliginen Aerohidrodinamiko Institutu Zentralean (TsAGI) lortu zuen.