Naoto Kan
Naoto Kan (japonieraz: 菅 直人 Kan Naoto , Ube, 1946ko urriaren 10a) japoniar politikaria da. Japoniako lehen ministroa izan zen 2010eko ekainetik 2011ko irailera.
1980an Behe Ganberako kide hautatu zuten Federazio Sozialista Demokratikoko kide gisa. 1996an Osasun ministro izendatu zuten Alderdi Liberal Demokratikoak zuzendutako koalizio gobernuan. Garai hartan Kan Japoniako Alderdi Demokratikoko kidea zen.
2010ean Finantza ministro eta lehen ministrorde izendatu zuten. 2010eko ekainean Yukio Hatayamaren lekua hartu zuen Japoniako Alderdi Demokratikoko presidente eta lehen ministro karguetan. Bere agintaldian 2011ko Fukushimako lurrikara eta istripu nuklearra gertatu ziren. 2011ko irailean dimisioa eman zuen.