Ortografia (grekotik, ortho: zuzena; grafia: idazketa) hizkuntza baten idazteko ikur sorta da, baita horiek nola erabili eta zuzen idazteko arauak definitzen dituen jakintza alorra ere. Euskal alfabetoa, esate baterako, hogeita zazpi letrak osatzen dute, eta euskararen ortografia letra horiek erabiliz zuzen idazteko arauek osatzen dute.

Euskararen ortografia

aldatu

Gaur egungo euskara estandarrean edo euskara batuan erabiltzen diren ortografia arauen abiapuntu nagusitzat, Koldo Mitxelenak 1968an idatzitako txostena (Euskaltzaindiaren 0. arauan jasoa) aipatu ohi da. Urte hartan bertan, Euskaltzaindiak bere 50. urteurrenean Arantzazuko Batzarra egin zuen: hor, euskaltzainek euskara batzeko lehen arau-multzoa finkatu zuten, hizkuntza idatzian erabili beharreko ortografiaz, morfologiaz, deklinabideaz eta neologismoez eta Arantzazuko txostena izenarekin argitaratu zen. Halaxe, Mitxelenak aurkeztutako proiektua aurrera eraman zen.

Batzar hark eztabaida handia eragin zuen zenbait sektoretan, euskaraz h letra idaztearen auzia zela eta.[1] Baina baziren erabakitzeko eta adosteko hainbat arazo: zein grafia erabili, soinu afrikatuekin (mendebaldean, eche; ekialdean, etche; zenbait egilek, etxe...), sabaikariak nola idatzi (pilla ala pila, miña ala mina...), nola egokitu maileguak...

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy