Paolo Veronese
Paolo Veronese,[1] jaiotza-izenez Paolo Caliari (Verona, 1528 – Venezia, 1588ko apirilaren 19a), italiar margolari manierista izan zen. Bere obra joera errealistako salbuespentzat hartzen da estilo manieristaren barruan. Haren garaikide Tintorettok ez bezala, Veronesek uko egin zion erreferentzia espiritual orori, eta Tizianoren joera erromanistaren eta modako manierismoren arteko pintura molde berezi bat asmatu zuen. Veroneseren obraren ezaugarri nagusiak handitasuna eta obraren egituran arkitekturak eragin handia izatea dira.
Paolo Veronese | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paolo Caliari |
Jaiotza | Verona, 1528 |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Talde etnikoa | Italiarra |
Heriotza | Venezia, 1588ko apirilaren 19a (59/60 urte) |
Hobiratze lekua | San Sebastiano (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Elena Badile (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Antonio Badile (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Mantua Padua Treviso Venezia eta Verona |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Domenico Riccio (en) , Giovanni Battista Zelotti eta Paolo Farinati |
Mugimendua | manierismoa Veronese school (en) Goi Pizkundea Veneziako eskola |
Genero artistikoa | erretratua erretratua margolaritza historikoa allegory (en) arte sakroa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Bizitza
aldatuIkasketak eta lehen obrak
aldatuPaolo Caliari zuen izena, baina il Veronese deitzen zioten, Veronako hargin eta eskultore baten seme zelako. Hamar urte zituela, pintore ofizioa ikasten hasi zen Antonio Badileren lantegian eta, horretaz gainera, buztinezko irudiak moldatzen zituen aitaren ereduari jarraituz. Andrea Mantegnaren pinturaren ondoko estiloen jarraitzaile sutsua izan zen, eta harremanak izan zituen Giovan Francesco Caroto eta Francesco Torbidorekin, zeinak Giorgioneren estiloaren jarraitzaile baitziren, eta Domenico Brussorzi, gai fantastikoen pintorearekin.
Mantuan Giulio Romanoren obrak ezagutu zituen, eta irudiak eta koloreak kokatu behar zituen espazioaren arkitektura zentzuaz jabetzen lagundu zion horrek. Bere garaiko pintura ondo ezagutzeaz gainera, Michele Sanmicheli, Veronako garai hartako arkitekto hoberena, ezagutzeko aukera izan zuen. Honek eragin handia izan zuen Veroneseren arkitektura kutsuko konposizioetan, lehenengo obretatik bertatik agerikoa zena.
1548koa da data ezaguneko lehenbiziko obra: Bevilacqua-Lazise erretaula (Museo di Castelvecchio, Verona). 1551n Villa Soranzo dekoratu zuen, Castelfrancotik hurbil, eta 1552an San Antonio Deabruak tentatua (Musée des Beaux-Arts, Caen) pintatu zuen Mantuako katedralerako[2]. Azken margolan honetan nabari denez, Veronesek berehala beregenatu zuen manierismoa.
Venezia
aldatuBere lehen garaiko pintura lanak veneziar dirudunen udako landetxeak dekoratzeko egin zituen, gai askeak eta jai girokoak erabiliz. Pintura mota horietan landu zituen Veronesek bere perspektiba jokoak, marko arkitektoniko fantastikoez sendotuak. Veroneseren obraren parte handi baten bereizgarri nagusia dira, hain zuzen, arkitektura ingurune horiek. 1553an Veneziako Duxaren Jauregian (Palazzo Ducale) lan egiteko deitu zioten[3]. Hamarren Kontseiluaren Aretoko (Sala dei Consiglio dei Dieci) sabaiaren apainketa egin zuen, sotto in sú (behetik gora) delako perspektiba berezia erabiliz.
1555ean Veneziako San Sebastiano elizan Mariaren koroatzea margotu zuen. Monjeei hainbeste gustatu zitzaien Veroneseren lana, ezen elizako sabaia pintatzeko ere eskatu zioten. Arrakasta handia izan zuen eta lan eskaera asko egin zizkioten handik aurrera.
Heldutasuna
aldatu1560 eta 1561 bitartean Venezia utzi zuen, Palladio arkitektoak Maserren (Treviso) eraiki zuen Villa Barbaroko freskoak margotzera joateko. Gai mitologikoak eta alegorikoak erabili zituen, kolore argi alaiez margotuak. Veronesek, bere estiloari jarraituz, ilusio arkitektonikoak sortu zituen, Palladiok ezarritako muga espazialak desagerrarazten zituzten efektu optikoak (trompe-l'œil), ez baitzituen eraikuntzaren arkitektura egiturak kontuan hartzen. Badirudi Palladiok, oso haserre, bere obra ilusio optiko batean barreiaturik suntsitu izana leporatu ziola Veroneseri.
Veneziako pintoreen artean ospetsuena egin zen, eta lantegi bat zabaldu zuen, erretratu ugari, koadro erlijiosoak (Kanako ezteiak, Jesus Tenpluko doktoreen artean) eta mitologiakoak (Marte eta Venus Maitasunak aurkituak) egin zituena, denak ere indar eta handitasun bikainekoak. Kanako ezteiak (Louvre, Paris) 1563an egin zuen, San Giorgio Maggiore beneditar monasteriorako. Neurri handiko mihise honetan (669 x 990 cm) bere bitarteko guztiak baliatu zituen arkitektura espazio artifizialak eta festa giroa sortzeko.
Heroi eta mitoei buruzko koadroetan ere, erlijio pinturetan margotzen zituen arkitektura agertoki berak erabiltzen zituen. Darioren familia Alexandro baino lehen izenekoan (1565-1567, National Gallery, Londres), adibidez, Kanako ezteiak koadroan erabilitako ereduak baliatu zituen. Darioren familiak, baina, badu berezitasun aipagarri bat: behatzailearen ikuspuntua koadroaren erdigunea baino askoz beherago dago, ia belauniko bagina bezala, margolaneko pertsonaia batzuen ikuspuntu berberetik begira.
Afaria Leviren etxean
aldatuVeronesek margotzeko hartu zituen lizentziak Inkisizioa ohartarazi zuten. Izan ere, Trentoko kontzilioaren aginduak erlijio pinturan betetzen ote ziren zaintzeaz ere arduratzen baitzen erakunde hori. 1573ko Azken afaria izeneko koadroan (Gallerie dell'Accademia, Venezia), bere beste margolan askotan bezala, bufoiak, zakurrak eta alemaniar soldaduak tartekatu zituen mahaikideen artean. Hori zela eta, Veronesek Inkisizioko auzitegiaren aurrean azaldu behar izan zuen. Honela erantzun zien galderei: Guk, pintoreok, poetek eta zoroek hartzen dituzten askatasun berberak hartzen ditugu. Eta erantsi zuen gero: Eskatu zidaten nahi nuen bezala dekoratzeko koadroa, eta oso handia nola baita, pertsonaia asko kabitzen dira[4]. Ez dakigu Veroneseren azalpenak Inkisizioa gogobete ote zuen, baina kontua da koadroari izena aldatu behar izan ziola eta lehengoaren ordez Afaria Leviren etxean jarri, gaiari buruzko interpretazio libreago bat egiteko atea zabalik utziz.
Garai hartako beste erlijio margolan batzuetan, hala nola Jesus Tenpluko doktoreen artean izenekoan (Pradoko museoa, Madril), Kontraerreformako ideiekin adosago dagoela ematen du. Koadro horretan Veronesek beheko ikuspuntua erabili zuen berriro, doriar eta korintoar zutabeez egin zuen dekoratua, eta kolore beroei eman zien lehentasuna.
Neurri txikiko koadroetan, Moises uretatik salbatua (1560-1575 inguru, Pradoko museoa, Madril) izenekoan adibidez, Veronesek maisutasun handiz erakutsi zuen manieristek miniatura eta xehetasunei zioten atxikimendua. Tamaina txikiko lana izanik ere (57 x 43 cm), xehetasun handiaz azaldu zituen pertsonaien arropen kalitateak, Veneziako garai hartako erara jantziak. Bufoi ipotx batek eta zerbitzari beltz batek kutsu exotikoa ematen diote obrari.
Azkenaldia
aldatu1580an Veneziako Duxaren Jauregiko Kontseilu Handiaren aretoa apaintzeko lanak hasi zituen. 1585ean bukatu zituen, hil baino hiru urte lehenago. Margolan horiek Tiepoloren dekorazio pintura barrokoen aitzindaritzat hartzen dira. Gorputzak airean zintzilik bezala daude, arkitekturek eratutako ametsezko espazio batean esekita. Margolana Veneziaren alegoria bat da: Venezia jainkosa gisa koroatua, basailuez inguratua, emakume itxuran irudikatutako garaipenez, eta gainerako erreinuetako enbaxadoreez.
Pintorearen azken hamarkadako lanetan, Magoen adorazioa eta Magdalena esaterako, halako histura edo melankolia giro bat nagusitzen da. Koloreak eta eguzki argia bera ere, bizi-biziak aurreko aldietan, motelagoak dira orain. Lan batzuetan, Vienako Lukrezia-n, esate baterako, ilunabarreko argitasunez margotzen du.
Lan nagusiak
aldatuIzenburua | Sortua | Mota | Tamaina (cm) | Jabea | Hiria | |
---|---|---|---|---|---|---|
San Antonio Deabruak tentatua | 1552–1553 | Olioa oihal gainean | 198 × 151 | Musée des Beaux-Arts | Caen | |
Zeus Bizioak kanporatzen | 1553? | Olioa oihal gainean | 650 × 330 | Louvre | Paris | |
San Marko Bertutea koroatzen | 1554? | Olioa oihal gainean | 330 × 317 | Louvre | Paris | |
Ama Birjinaren koroatzea | 1555 | Olioa oihal gainean | ? | San Sebastiano eliza | Venezia | |
Emakume baten potreta | 1555–1560? | Olioa oihal gainean | 119 × 103 | Louvre | Paris | |
Deikundea | 1555? | Olioa oihal gainean | 193 × 291 | Uffizi Galeria | Florentzia | |
Jesus Tenpluko doktoreen artean | 1558 | Olioa oihal gainean | 236 × 430 | Prado | Madril | |
Jasokundea | 1558? | Olioa oihal gainean | 340 × 455 | San Zanipolo eliza | Venezia | |
Kanako ezteiak | 1560? | Olioa oihal gainean | 207 × 457 | Gemäldegalerie | Dresden | |
Gizon baten potreta | 1560? | Olioa oihal gainean | 120 × 102 | Museum of Fine Arts | Budapest | |
Bako gizoei ardoa ematen | 1560–1561 | Freskoa | ?? | Villa Barbaro | Maser, Treviso | |
Giustiniana Giustiniani eta haurtzaina | 1560–1561 | Freskoa | ?? | Villa Barbaro | Maser, Treviso | |
Venus eta Adonis | 1561+ | Olioa oihal gainean | 123 × 174 | Staatliche Kunstsammlungen | Augsburg | |
Ama Birjina aintzan santuekin | 1562? | Olioa oihal gainean | ?? | San Sebastiano eliza | Venezia | |
San Joan Bataiatzailea predikatzen | 1562? | Olioa oihal gainean | ?? | Galleria Borghese | Erroma | |
Ama Birjina tronuan santuekin | 1562? | Olioa oihal gainean | 339 × 191 | Gallerie dell'Accademia | Venezia | |
Kanako ezteiak | 1563 | Olioa oihal gainean | 666 × 990 | Louvre | Paris | |
Petrobelli aldarea | ?? | ?? | ?? | ?? | ?? | |
Familia Santua eta santuak (San Zaccaria Altapiece) | 1564 | Olioa oihal gainean | 328 × 188 | Gallerie dell'Accademia | Venezia | |
San Jurgiren martirioa | 1564 | Olioa oihal gainean | 426 × 305 | San Giorgio in Braida | Verona | |
San Marko eta San Martzeliano martiriorantz | 1565 | Olioa oihal gainean | ?? | San Sebastiano eliza | Venezia | |
San Sebastianen martirioa | 1565 | Olioa oihal gainean | ?? | San Sebastiano eliza | Venezia | |
Darioren familia Alexandro baino lehen | 1565–1570 | Olioa oihal gainean | 236.2 × 475.9 | National Gallery | Londres | |
Ama Birjina eta Haurra, Santa Isabelekin, San Joan Bataiatzailea haurrarekin eta Santa Justinarekin | 1565–1570 | Olioa oihal gainean | 40-7/8 x 62-1/4 in. | Timken Museum of Art | San Diego | |
Daniele Barbaro potreta | 1565–1567 | Olioa oihal gainean | 121 × 105.5 | Rijksmuseum | Amsterdam | |
Maitasunaren alegoria: Desleialtasuna | 1570 | Olioa oihal gainean | 191 × 191 | National Gallery | Londres | |
Kristoren Pizkundea | 1570? | Olioa oihal gainean | 136 × 104 | Gemäldegalerie | Dresden | |
Ama Birjina Cuccina familiarekin | 1570? | Olioa oihal gainean | 167 × 416 | Gemäldegalerie | Dresden | |
Moisesen aurkitzea | 1570?–1575? | Olioa oihal gainean | ?? | Kunsthistorisches Museum | Viena | |
Betsabe bainuan | 1575? | Olioa oihal gainean | 191 × 224 | Museum of Fine Arts of Lyon | Lion | |
Eskultore baten potreta | 1550?–1585? | Olioa oihal gainean | 110.5 × 89 | Metropolitan Museum of Art | New York | |
Lepantoko gudua | 1572? | Olioa oihal gainean | 169 × 137 | Gallerie dell'Accademia | Venezia | |
Gregorio Handiaren oturuntza | 1572 | Olioa oihal gainean | ?? | Monte Berico | Vicenza | |
Afaria Leviren etxean | 1573 | Olioa oihal gainean | 555 × 1.280 | Gallerie dell'Accademia | Venezia | |
Santa Justinaren martirioa | 1573? | Olioa oihal gainean | 103 × 113 | Uffizi Galleria | Florentzia | |
Zeresek Venezia omentzen du | 1575 | Olioa oihal gainean | 309 × 328 | Gallerie dell'Accademia | Venezia | |
Santa Katalinaren ezkontza mistikoa | 1575? | Olioa oihal gainean | 337 × 241 | Gallerie dell'Accademia | Venezia | |
Maitasunaren alegoria: Zorioneko elkartzea | 1575? | Olioa oihal gainean | 188 × 188 | National Gallery | Londres | |
Venus, Marte eta Maitasuna zaldi batekin]] | 1575? | Olioa oihal gainean | 47 × 47 | Galleria Sabauda | Turin | |
Pietatea | 1576–1582 | Olioa oihal gainean | 147 × 115 | Hermitage | San Petersburgo | |
Kristoren Pizkundea | 1578? | Olioa oihal gainean | 273 × 156 | The Chapel, Chelsea and Westminster Hospital | Londres | |
Marte eta Venus Maitasunak aurkituak | 1578? | Olioa oihal gainean | 205.7 × 161 | Metropolitan Museum of Art | New York | |
Hermes, Herse eta Aglaulo | 1576?–1584? | Olioa oihal gainean | 232.4 × 173 | Fitzwillian Museum | Cambridge | |
Europaren bahiketa | 1580 | Olioa oihal gainean | 240 × 303 | Sala dell'Anticollegio, Palazzo Ducale | Venezia | |
Venus eta Adonis | 1580 | Olioa oihal gainean | 212 × 191 | Prado | Madril | |
Kristo eta Zenturioia | 1580? | Olioa oihal gainean | 99.2 × 130.8 | Toledo Museum of Art | Toledo, AEB | |
Lukrezia | 1580ko hamarkada | Olioa oihal gainean | 109 × 90.5 | Kunsthistorisches Museum | Viena | |
Kristo lorategian aingeru batek lagundua | 1580? | Olioa oihal gainean | 80 × 108 | Pinacoteca di Brera | Milan | |
San Antonio arrainei predikatzen | 1580? | Olioa oihal gainean | ?? | Galleria Borghese | Erroma | |
Santa Helenaren ikuspena | 1580? | Olioa oihal gainean | 166 × 134 | Pinacoteca Vaticana | Erroma | |
Jakinduriaren eta Indarraren alegoria | 1580? | Olioa oihal gainean | 214.6 × 167 | Frick Collection | New York | |
Judith eta Holofernes | 1580? | Olioa oihal gainean | 195 × 176 | Galleria di Palazzo Rosso | Genova | |
Miratarrak San Nikolasi ongietorria ematen | 1582? | Olioa oihal gainean | diameter: 198 | Gallerie dell'Accademia | Venezia | |
Veneziaren Apoteosia | 1585 | Olioa oihal gainean | 904 × 579 | Palazzo Ducale | Venezia | |
Scutariko setioa | 1585 | Olioa oihal gainean | 904 × 579 | Palazzo Ducale | Venezia | |
San Pantaleonen konbertitzea | 1587 | ?? | ?? | San Pantalon eliza | Venezia | |
Agostino Barbarigoren potreta | ?? | Olioa oihal gainean | 60 × 48 | Museum of Fine Arts | Budapest | |
Kristoren bataioa eta tentazioa | ?? | Olioa oihal gainean | 245 × 450 | Pinacoteca di Brera | Milan | |
Veneziar emakume baten potreta (La Bella Nani) | ?? | Olioa oihal gainean | 117.3 × 100.8 | Alte Pinakothek | Munich | |
Susana bainatzen | ?? | Olioa oihal gainean | 198 × 198 | Louvre | Paris | |
Noli me tangere | ?? | Olioa oihal gainean | ?? | Musée de Grenoble | Grenoble | |
Txakurra eserita | ?? | Olioa oihal gainean | 44 × 82 | National Gallery | Oslo | |
Afaria Emmausen | 1565-1570 | Olioa oihal gainean | 66 × 79 | Museum Boijmans Van Beuningen | Rotterdam |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
- ↑ Pàolo Veronese Treccani.it
- ↑ Peter HUMFREY: Veronés, Pablo Museodelprado.es
- ↑ Veroneseren deklarazioaren transkripzioa
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) George WILLIAMSON: Paolo Caliari The Catholic Encyclopedia (1908).