Sena
Sena[1] (frantsesez: La Seine) iparraldeko Frantziako ibaia da, herrialdeko garrantzitsuenetakoa, sal-erosketarako ubide historikoa baita. Paris hirian, batez ere, turismo erakarle ona ere bada. Herrialdeko bigarren ibairik luzeena da, Loiraren ondoren. 776 km luze da eta 78.650 km²ko ibai arroa hartzen du.
Geografia
aldatuBurgundian du iturburua, Tasselot mendian, 446 metroko garaieran, Source-Seine izeneko herri txikian, Côte-d'Or departamenduan. Ipar-ekialdera egiten du Aube ibaiarekin bat egiten duen arte. Handik Ile-de-Franceko eskualdean barneratzen da. Montereau hirian Yonne ibaiaren ura jasotzen du eta ipar-mendebaldera egiten du. Parisen sartu ondoren Marne ibaiarekin bat egiten du, eta Frantziako hiriburua igarotzen du zubi ikusgarrien azpitik. Ondoren Oise ibaiaren ura bildu eta ipar-mendebaldera egiten du, bihurgune handiekin. Rouen hiritik (Normandia) igaro ondoren, 25 kilometroko delta zabala eratu eta Le Havretik gertu Mantxako kanalean itsasoratzen da.
Sortaldetik sartaldera, honako departamendu hauek zeharkatzen ditu: Côte-d'Or, Aube, Marne, Sena eta Marne, Essonne, Marne Harana, Paris, Senako Gainak, Sena Saint-Denis, Val-d'Oise, Yvelines, Eure, Itsas Sena eta Calvados.
Ontziz ibil daiteke; Frantziako itsas joan-etorriaren heren bat ibai horretatik egiten da. Paris, Le Havre eta Rouengoak dira portu nagusiak. Rodano, Rhin eta Loira ibaiekin ubideen bidez lotua dago.
Ibaiadarrak
aldatu- Aube (Es) - 248 km
- Yonne (Ez) - 293 km
- Loing (Ez) - 166 km
- Essonne (Ez) - 90 km
- Orge (Ez) - 50 km
- Marne (Es) - 525 km
- Oise (Es) - 302 km
- Epte (Es) - 100 km
- Andelle (Es) - 54 km
- Eure (Ez) - 225 km
- Risle (Ez) - 140 km. Senaren ibai-ahora eramaten du ura.
(Oharra: Es=Eskuinetik Ez=Ezkerretik)
Senaren ibaiadar nagusien arroak:
Hiriak
aldatuZeharkatzen dituen hiri nagusiak hauek dira:
Uharteak
aldatu- Île de la Cité (Paris)
- Île Saint-Louis (Paris)
Hidrometria
aldatuSenaren emaria 1975-2010 bitartean neurtua izan da Poissyko estazioan (Île-de-France)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 61.820 km² ditu, arro osoaren % 78,6. Batez besteko emaria 483 m³/s da. Emari handiena otsailean du (811 m³/s), eta txikiena abuztuan (250 m³/s).
Senaren batez besteko emariak (m³/s) Poissyn neurtuak
Datuak: 1975-2010 bitartean
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/05/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ H7900010 La Seine à Poissy. Hydro.eaufrance.fr.