Txelui Moreno
Txelui Moreno Sagues, ofizialki José Luis Moreno Sagues, (Burlata, Nafarroa Garaia, 1958ko urriarren 29a) politikari nafarra da.
Txelui Moreno | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Burlata, 1958ko urriaren 29a (66 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta sindikalista |
Kidetza | Langile Abertzaleen Batzordeak |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Sortu |
Ibilbidea
aldatuLanbidez ospitaleko langilea da, eta LAB sindikatuko ordezkaria izan zen.[1]
Ezker Abertzaleko kidea da. Hiru legealditan Burlatako Herri Batasunako zinegotzi izan zen. 2009tik ezker abertzaleko bozeramale lanetan aritu zen, eta urte horretan atxilotua izan zen Batasunako Mahai Nazionaleko kide izategatik, Bateragune proiektuaren aurka Baltasar Garzon epailearen aginduz egindako polizia operazioan.
2013 urtean Sortu alderdiaren Nafarroako borroka ideologikorako arduradun aukeratua izan zen, eta alderdi honen bozeramale gisa aritu zen.[2]
2016an 'Tortura' y 'Aztnugal' zioen margoketa egiteagatik beste pertsona batzuekin batera atxilotua izan zen.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Las nuevas caras de Batasuna» El Correo 2011-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, -Europa. «Juan Kruz Aldasoro, Bakartxo Ruiz, Gorka Mayo y Txelui Moreno, entre los nombres del Consejo de Sortu en Navarra» www.teinteresa.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. (2016-04-19). «Detenido Txelui Moreno por injurias a la Guardia Civil en Burlada - EcoDiario.es» ecodiario.eleconomista.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).