Volterra
Volterra Italiako udalerri bat da. Pisako probintzian kokatuta dago, Toscana eskualdean. 9.537 biztanle ditu, 252,85 kilometro koadroko azaleran banatuta.
Volterra Volterra | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Eskualdea | Toscana | ||
Probintzia | Pisako probintzia | ||
Izen ofiziala | Volterra | ||
Jatorrizko izena | Volterra | ||
Posta kodea | 56048 | ||
ISTAT kodea | 050039 | ||
Herriburua | Volterra | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°24′00″N 10°52′00″E / 43.4°N 10.8667°E | ||
Azalera | 252,85 km² | ||
Altuera | 531 m | ||
Mugakideak | Casole d'Elsa, Lajatico, Montaione, Montecatini Val di Cecina, Peccioli, Pomarance, San Gimignano, Colle di Val d'Elsa eta Gambassi Terme | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 9.537 (2023ko urtarrilaren 1a) −753 (2018) | ||
Dentsitatea | 38 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0588 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Bruchsal, Wunsiedel, Mende eta Bojador | ||
Katastro kodea | M126 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | PI | ||
comune.volterra.pi.it |
Historia
aldatuEtruskoen hiri inportantea izan zen Velathri izenarekin, eta K.A. 8 mendetik da gune populatua. Garai etruskokoak dira harresiak, eta horietan bereziki Porta all'Arco hegoaldera ematen duen portalea, Europako puntu erdiko arku zaharrenetarikoa. Akropoli etruskoaren hondakinak ere ikus daitezke hirian.
Kristo aurreko 3. mendean Erromarekin aliatu zen hiria, eta harrezkero bertako etruskoak erromatartzen hasi ziren. Garai erromatarreko aztarna bikainena teatroa da.
5. mendean, elizbarruti baten buru izan zen, eta Erdi Aroan hiri independente gisa izan zuen garapenik, 13. eta 14. mendeen artean Florentziaren kontrolpera igaro zen arte.
Eraikin nabarmenak
aldatuPiazza dei Priori eta Palazzo dei Priori herriaren erdigune historiko eta administratiboa dira, Toscanako beste hiri batzuetako palazzo eta plaza publikoen parekoak dira.
Hiriko duomo eta katedralaz gain (13. mendekoa), bataiotegi bat ere badu garai berekoa.
Fortezza Medicea delako gaztelu eta gotorleku handia, Florentziaren eta Medicitarren agintepeko ernazimenduko garaiaren aztarna da.
Erdi Aroko dorretxe urbano bikainak ere baditu, hala nola Casa-torre Toscano edo Casa-torre Buonparenti izenekoak.
Mugakideak
aldatuVolterrak honako udalerri hauekin egiten du muga:
Casole d'Elsa
Lajatico
Montaione
Montecatini Val di Cecina
Peccioli
Pomarance
San Gimignano
Colle di Val d'Elsa
Gambassi Terme