Kinkaku-ji
Kinkaku-ji | |
---|---|
金閣寺 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Izendaturiko hiria | Kyoto |
Japoniako auzoa | Kita-ku |
Koordenatuak | 35°02′22″N 135°43′43″E / 35.0395°N 135.7285°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1397 |
Erlijioa | Shōkoku-ji school (en) |
Izena | Guan Yin (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra, kinpaku (en) eta Jōbōji urushi (en) |
Azalera | 9,3 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 688-013 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Irekiera egunak | egunero |
Webgune ofiziala | |
|
Kinkaku-ji (japonieraz: 金閣寺 , euskaraz: «Urrezko Pabiloiaren Tenplua») , Japoniako Kyoto herrian dagoen tenplu zen budista bat da. Bere izen ofiziala Rokuon-ji (japonieraz: 鹿苑寺 , euskaraz: «oreinaren lorategiaren tenplua») da.
Historia
Tenplua dagoen lurraldea Kitayama-dai izenaz ezagutzen zen aurretik eta Saionji Kintsune estatugizon boteretsuarena zen. 1397an Ashikaga Yoshimitsu shogunak eremua erosi eta Kinkaku-ji tenplua eraiki zuen. Pabilioiaren helburua shariden izatea zen, hau da, Budaren erlikiak gordetzea. Yoshimitsu hil zenean bere semeak Zen tenplu bihurtu zuen. 1467-1477 arteko Onin Gerran eraikinak erre egin ziren. Gaur egungo pabiloia 1955ekoa da.
Egitura
Urrezko tenplua hiru solairutako eraikina da. Goiko bi solairuak urrezko orriaz estalita daude.
- Lehenengo solairua: Dharma uren ganbera ezizena du eta XI mendeko Heian inperioko aristokraziaren egoitzen estiloa dauka.
- Bigarren soplairua: Soinu uhinen dorrea ezizena du eta aristokrata gerlarien estiloan eraikia dago. Budaren aretoa dago bertan eta Kannon jainkosaren santutegia.
- Hirugarren solairua: Azkenaren kupula ezizena du eta zen estiloan egina dago.
- Teilatuan brontzezko fenix hegazti bat dago.
Lorategiak
Tenpluaren inguruko paisaia aprobetxatuz egindako lorategia da, Muromachi Aroan egiten zen bezala. Kyōko-chi (鏡湖池, ispilu putzua) dauka ondoan eta inguruan Hokuzan mendia.
Onarpena
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.
Galeria
-
Kikaku-ji.
-
Neguan.
-
Kyōko-chi putzua.
-
Barnealdea.
-
Teilatuko fenix hegaztia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Webgune ofiziala